Udane Juaristik, Iker Vallek eta Maider Urretabizkaiak jaso dituzte beste sariak.

Eukene Martinez de Lagos Gasteizko EHUn Arte Historia irakaslea eta Juanjo Usabiaga Gasteizko EHUn Arte Historia irakaslea osaturik, ARTE PLASTIKOEN VII. “GOIART 2014 – ORDIZIA SARIA” LEHIAKETAren epaimahaiaelkartu da eta honako sari hauek ematea erabaki dute:

 

LEHENENGO SARIA: 3.000 euro, “Morada del aire” izeneko eskultura lanari, Berastegin bizi den Maria Cueto (Avilés-1960) aurkeztuta.

         Epaimahaien irzitziz artelan honetan hainbat dira nabarmendu beharreko baloreak: espazioaren eskuratze etereo eta leuna, material sintetiko eta naturalen arteko jokoa edo lehen begiratuan kontraesana diruditen formen arteko eztabaida: erretikulatu ortogonal honen geometria,  petaloen arintasunak traizionatzen du; hauek itxura organiko eta bizi baten pean, beti mugimenduan, egitura fin eta arina  josten dute ukimenaren eta ikustearen sentsazio anitzak sortaraziz.

BIGARREN SARIA: 1500 euro, "Milan-Tailand" izeneko pintura (teknika mistoa egurean) lanari Azkoitian bizi den Udane Juaristi (Azkoitia - 1985)     aurkeztuta.

Obra honetan une bakar bat irudikatzen da, hori da alderdirik nabarmenena, memento konkretu bat lortzen du irudiak alboratuz. Irudi hauek nahiz eta itxuraz desberdinak izan, egoki integratuak daude planoen gainjartzea erabiliz, joko kromatiko bidez eta teknika heterodoxoa erabiliz non material eta hizkuntza artistiko desberdinekin jokatzen du.

 

HIRUGARREN SARIA: 900 euro, "Côte de Biarritz” pintura (teknika mistoa)lanari,  Donostian  bizi den Iker Valle (Donostia, 1976) aurkeztuta.

         Grabatuaren pareko, obra honen sinpletasun eta irmotasuna, testura desberdinak lantzen lortu da,  marmol hautsa eta gama kromatiko urria erabiliz. Obra honen funtsezko bi elementuak geometriko eta organikoaren arteko kontrastean nabarmentzen dira horretarako atzealde neutro bat erabiliz.

 

Epaimahaiak erabaki du, aldi berean, Goierrin jaio edo bizi den artista baten lana 600 euroekin saritzea. Hain justu, Lazkaon bizi den Maider Urretabizkaia (Lazkao 1971) "Beg-ik-usten-dut" pintura lana izan da.

Figurazio eta konposizio arruntetik aldendua, pintura honek grafismo, pintzelkada, forma eta testuren arteko konbinazioa eskaintzen digu. Bertan, materia plastikoa azalera guztian zehar hedatzen da eta argitasuna eta itxuraz arduragabeki egindako faktura dira obra honen alderdi azpimarragarrienak.

 

Jasotako obra kopuru guztiak kontuan hartuta, aukeraketa bat egin du epaimahaiak. Horretarako, estilo eta lan-joera desberdinei begiratu dio. Horiek guztiak Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan jarriko dira ikusgai, abenduaren 22tik urtarrilaren 9a bitarte arratsaldeko 6etatik 8etara. (Jai egunak eta abenduaren 24an eta 31an itxita).

Sari banaketa, abenduaren 22an izan da, Barrena Kultur Etxean, eguerdiko 11etan.

ARTE PLASTIKOEN VII. “GOIART 2014 – ORDIZIA SARIA”  LEHIAKETAra 50 artista aurkeztu dira, guztira 75 lanekin. Hona hemen arte-diziplinatan banatuta:  pintura  (42), eskultura (22), argazkiak (5), Collage (1), Instalazioak (1), abstraktoa (1), diptikoa (1), mural-markoa (1) eta  DVD (1).

Artisten jatorria, berriz: Gipuzkoa (38), Araba (4), Bizkaia (6), Nafarroa (2)

Erakusketarako honako pertsona hauen lan bana aukeratu da:

 

David Anocibar

Marene Lasagabaster

Igor Rezola

Jaione Salinas

Santi Pelaez

Martxe Arana

Iker Valle

Xabier Anuncibai

Idoia Elosegi

Lander Perez

Frederic Gutierrez

Ana Salegi

Mª Teresa Cueto

Agustin Pontesta

 

 

 

 

Miren Garikano

Jesus Mª Saez

Koki Hernandez

Maider Urretabizkaia

Udane Juaristi

Luis Zavala

Alberto Letamendi

Nekane Manrique