LARUNBATEAN, KALDEREROAK
Kaldereroen konpartsak egun osorako egitarau zabala prestatu du
Larunbatean, hilak 7, Kaldereroen eguna ospatuko da Ordizian. Iaz hasitako ibilbide berriari beste bultzada bat eman dio aurten Kaldereroen konpartsak, eta egun osorako egitarau betea osatu du herriko hainbat elkarte eta eragilerekin lankidetzan. Festa eguerdian hasiko da kalderero txikien desfilearekin. Arratsaldean, berriz, Urrup Antzerki taldeak ikuskizun bat egingo du Zozomikote pertsonaiarekin, Kaldereroen Konpartsaren desfilea hastearekin batera. Gauean, eta berritasun modura, kontzertua egongo da Plaza Nagusian. Bestalde, herriko jatetxe batzuk 'Kalderero menua' eskainiko dute larunbat gauean. Jarraian duzue egitaraua.
EGITARAUA
12:00 . Kalderero txikien Desfilea. Parte-hartzaileak: Jakintza Ikastola, Urdaneta Eskola, Ordiziako Musika Eskolako banda txikia, Urdaneta Dantza Taldea eta Amets Bide Dantza taldea (Txikiak).
13:00. Herrigunean kaldereroen paseoa, Umore Ona Abesbatzarekin, Laguntasuna Errondailarekin, Antxon Imazekin eta Jose Inazio Iturriotzekin.
18:30. Nikolas Lekuona Plazan txokolatada txikienentzako.
19:00. Nikolas Lekuona Plazan Urrup Antzerki Taldeak ZOZOMIKOTE aurkeztuko du. Pregoia.
Ondoren Kalderero Konpartsaren Desfilea, eta bukaerako erretreta Plaza Nagusian. Bertan URRUP antzerki taldeak ZOZOMIKOTE pertsonaiarekin ikuskizun bat eskainiko du, eta sutan araztu edo garbituko dute. Konpartsarekin batera parte hartu dute Santa Ana abesbatzak, Oroith eta Oroith Txiki abesbatzek, Larrun-Arri abesbatzak, Urdanetako Ahotsak abesbatzak eta 'Ritmo de Luna' dantza akademiak.
23:00. Musika kontzertua Plaza Nagusian, Z.E.R. eta Starblues taldeekin
*Oharra: Herriko jatetxeek 'kalderero menu berezia' prestatu dute afaltzeko.