AHOZ-AHO AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA iritsi da beste behin.

Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu...

 “KONTATU GUREKIN!”

III IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa.

Zeu bezalako pertsonei.

Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako.

Lehiaketa martxoaren 7an, larunbata, izango da, 19:00etan, BARRENA JAUREGIAN. Ikus OINARRIAK

Parte hartzaile bakoitzaren narrazioak zortzi minutu iraungo du gehienez.

Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, BARRENA JAUREGIAN, martxoaren 20ean, ostirala, 22:00etan.

Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera.

Epaimahaiak eta Publikoaren botoak sailkapena erabakiko dute, eta 300 euroko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.

Izena emateko, lehiakideek e-mail bat bidali beharko dute honako helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Izena eman eta kontaiguzu zeure istorioa…

 

KONTATU GUREKIN!

 

AHOZ-AHO 2015

(AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA)

 

INFO GEHIAGO:

Tlf:647201401

E-mail:Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.