IPUINAK, NARRAZIOAK, AHOTSA PROTAGONISTAK AHOZ AHO JAIALDIAN.
Hiromi Yoshida (Japonia), Axen Eskalada (Euskadi) eta Olga Zhecheva (Bulgaria) larunbata honetan Barrena Kultur Etxean (17:00 h.). Segidan, 19:30etan “Nai Malabarista” ikuskizuna Plaza Nagusian.
Pasa den larunbatean hasi zen Ahoz Aho Jaialdia, Narrazio lehiaketarekin eta bertan parte hartutako 5 artistek zaila jarri zuten epaimahaiaren erabakia. Launbata honetan berriz bueltatzen da Ahoz Aho Jaialdia Barrenara. Kultura desberdinak, mundu ikuskera desberdinak, jarri nahi dira aurrez aurre, mendean hartu nahi gaituen kultur globalizazioari ihes eginez. Elkar ezagutzea da helburua, harremanak ezartzea eta areagotzen ari den mestizaje aberasgarria onartzea, bakoitzak bere izateari eutsiz. Hainbat estilo eta hainbat forma, gure mundu anitz, mestizo eta kultura askotarikoaren erakusgarri.
Larunbata honetan, hilaren 14an, arratsaldeko 5etan, Barrena Kultur Etxean jaialdiaren ekitaldi nagusienetariko bat ikusteko aukera izango da: Hiromi Yoshida japoniarraren rakugoak Axen Eskalada laguntzarekin eta Olga Zhecheva bulgariarra.
Hiromi Yoshida Tokyon jaioa da, Hizkuntzalaritzan doktorea (Tokyoko Unibertsitatean), lanbidez irakaslea eta euskara ondo menderatzen duena.“Rakugoa Euskaraz” ekintzan, itzultzailea eta ekoizlea izan da. Rakugoa Japoniako ahozko tradizio bat da, diotenez, orain dela 400 urte-edo sortua da. Lehen, antzerkiak-eta ikustera joatea lujozko gauza zen, eta nahiko garestia.Baina, rakugoa entzutera joatea oso gutxi kostazen zenez, jende xumea rakugoa entzutera joan ohi zen. Rakugo munduan gai asko tratatzen dira, baina, rakugoaren helburua, parre egitea da. Parre pixka bat egin eta ondo pasatzea. Rakugo obrek 10 ~ 30 minutu iraun dezakete, baita luzeago ere. Pertsonaia gehienak kaleko jende xumea da, gehienak adrebes samarrak.Horien inguruan sortzen dira komeriak, eta parre eragiten digute. Kontatzeko moduari dagokionez, ezaugari nagusienak hauek dira: Rakugolari batek dena kontatzen du, pertsonaia guztien paperak eginez, kimonoz jantzita, beti eserita kontatzen du, abaniko bat eta ohial bat lagun. Hiromi Yoshida euskara ikasten eta Euskal Herrira etortzen 20 bat urte damazki eta hemendik gauza asko jaso izan ditu edo, hobeto esanda, “eman izan dizkidauze euskaldunok” bere esanetan. Orain dela 2 urte edo, bapatean okurritu zitzaion berak ere zerbait ekartzera Japoniatik Euskal Herrira, eta horrela rakugoa ekarri zuen. Bera rakugozale delako, eta antzerki munduan zebilen lagun bat Axen Escalada ondoan zuelako. Horrela hasi ziren 2012. urteko irailean poliki-poliki. Bere emanaldietan, normalean, Hiromik aurkezpena egiten du rakugoa zer den azalduz, eta gero Axen Escalada, Rakugolaria azaltzen da.
Beste aldetik Olga Zeceva Curcic bulgariarra Espainian bizi da 2001etik, Teatro PLUS txotxongiloen antzerki-konpainiako kide gisa. Bulgariako Antzerki eta Zine Akademia Nazionalean ikasi zuen, eta txotxongilo-antzerkiko aktore gisa ekin zion lanbide-karrerari, hainbat konpainiatan; bizitzan eta lanbidean lagun duen Aleksandar Curcic-ekin bere konpainia sortu zuen arte. Espainiako lan-bizitzan Teatro PLUS taldearen ikuskizun guztien egilea eta gidoilaria da, eta lan horietako batzuek nominazioak eta sariak jaso dituzte haurrentzako ikuskizun gisa. Kasualitateak kultura anitzeko proiektu batean parte hartzeko aukera eman dio, baita Bulgariako ipuin tradizionalak kontatzeko beharra ere. Horren ondorioz, objektuek eta txotxongiloek ahozko narraziorako duten gaitasun ikaragarriaz ohartu da, baita alderantzizkoaz ere. Bere errepertorioan, objektuak erabiliz kontatutako Bulgariako ipuin tradizionalak jasotzen dituzten bi bilduma ditu, eta horietako bat "Bulgariako Altxorrak" izenburuko liburuan jasotzen da.
Aperitibo ezin hobea Ahoz Aho Jaialdiak eskeiniko duena larunbata honetan, Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 5etatik aurrera. Barrenako saioaren ondoren, Ahoz-Aho jaialdia kalera aterako da eta arratsaldeko 7:30etatik aurrera “Nai malabarista” izango da Plaza Nagusian. Nai malabarista Unai Saenz da, Gasteizen 1980. urtean jaioa. Beste abilidade artistikoen gainetik malabarista da.Bere irudimen guztiak egi bihurtzen dira ikuskizun luze eta motzen bitartez, non malabareak guztien arteko puntu mankomuna da, baina bai dantza eta bai antzerkia presentzia handia daukala ahaztu gabe, mota guztietako publikoentzako giro magiko eta bereziak sortuz. Txina, India edo Afrika bezalako lekuetatik sorpresa ugari dakar Nai Malabaristak. Abenturaz beteriko bidai batean murgilduko gara eta norberak bere bidea jarraitzearen garrantzia ikasiko dugu.Familia guztiarentzat!