AHOZ AHO 2015. PILI ESKISABEL ATAUNDARRAK IRABAZI DU IPUIN KONTALARIEN III. LEHIAKETA
Imanol Arabaolaza tolosarra izan da bigarren, eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarra hirugarren
Pili Eskisabel kontalari ataundarrak irabazi du Ahoz Aho jaialdiaren barruan antolatutako 'Kontatu Gurekin' Ipuin Kontalarien III. Lehiaketa. Hiru finalistek apaimen berezia merezi dutela diote antolatzaileek, baina bai epamahai ofizialak zein joan den ostiralean Barrenara bildutakoek, Kalabaza klasikoa Eskisabeli ematea ebatzi zuten. Imanol Arabaolaza geratu zen bigarren postuan eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarra hirugarren. Ohi bezala, Gala Nagusiarekin bukatu da Ahoz aho jaialdia.
Aurreko ostiralean amaitu zen Ahoz aho 2015 jaialdia, hain juxtu eklipsea izan zen egun berezian eta Ahozko Narrazioaren Nazioarteko egun garrantzitsuan. Ordiziako Barrena jauregian jaialdiari amaiera ematen zion Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiak aurreikuspen onena gainditu zuen. Aretoa beteta, kalitate artistikoa agertokian, euskal kontalari ugari, kultura eta estilo desberdinen nahasketa eta une magikoak... bertan izan ez zirenei azaltzea zaila da. Jaialdia urtez urte ari da errotzen ordiziarren kultur bizitzan.