TALDE ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN
Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Ura, haizea, sua, harriak eta orrialdeak” izeneko talde erakusketa aurkeztuko da
Apirilaren 13tik 30era Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Ura, haizea, sua, harriak eta orrialdeak” izeneko talde erakusketa izango da ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostirala honetan, hilaren 10ean, izango da arratsaldeko 19:00etan.
Erakusketako katalogoan,Issma Steinek zera dio: “ikusten ikasi beharko genuke eta, batez ere, isiltasuna entzuten ikasi beharko genuke, hauxe baita “Ura, Haizea, Sua, Harriak eta orrialdeak” erakusketak iradokitzen duena.Beste dimentsio baten sartu baietz! Euripean Ostadarra kontenplatzen denean gertatzen den bezala –beti dago zerbait bizitzan zur eta lur uzten gaituena- eta erakusketa hau horixe da: Ikasbidea, mapa bat, gida-lerroa, eta hau eginez, ikasi eta hazi egingo gara. Artea izan badela jakingo dugu eta A letra larriaz idazten dela.
Oraingo honetan Ordiziako Barrena Kultur Etxean segidako artisten lanak jarriko dira ikusgai: Ricardo Abaunza, Teresa Ahedo, Milo Bianca, Ignacio Garay, Arantxa Goyeneche, Inmaculda Jimenez, Zaira Rasillo, Santi de Paulas, Roberto Zalbidea….
Erakusketaren katalogoa iksui nahi baduzu SAKATU HEMEN