“AKUARELA MEDITERRANEOA” VALENTZIAKO AKUARELISTEN ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN
Maiatzaren 11tik 29ra. Inaugurazioa: maiatzak 8, ostirala, 19:00etan
Ostirala honetan, hilak 8an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Akuarela Mediterraneoa” izeneneko erakusketa zabalduko da. Bertan 18 valentziar artisten 36 lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita). . Inaugurazioa ostirala honetan izango da, arratsaldeko 7etan.
Enrique Ochotorena, erakusketaren koordinatzailea zera dio erakusketaren inguruan:
Aurrekoetan egin izan dudan bezala, gaur Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan atsegin handiz beste erakusketa bat antolatu eta koordinatuko dut. Kultura Sailari zor diot ordiziarrei eta ikustera etortzen direnei erakusketa aurkezteko aukera.
Erakusketa honi, “Acuarela Mediterranea” izena ipini diot, eta Valenciako Erkidegoko hemezortzi egileren hogeita hamasei obra ikusi ahal izango dira bertan. Argia eta kolorea izango dira protagonista nagusiak. Espero dut Akuarelak igortzen duen lilurak erakarrita etortzen direnen gustukoa izatea eta asko gozatzea.
Eskerrik onena Ordiziako Udalari eta bere Kultura Sailari, eta baita erakusketan parte hartuko duten guztiei ere.
Erakusketaren katalogoa ikusteko SAKATU HEMEN