ORDIZIAKO IV. DANTZARI EGUNA IGANDEAN
Dozenaka dantzarik girotuko dituzte kaleak. Nepalen aldeko diru bilketa ere egingo da
Datorren igandean, hilak 17, Ordiziako IV. Dantzari Eguna ospatuko da, Amets Bide dantza taldeak eta Urdaneta dantza taldeak antolatuta. Bederatzi taldek hartuko dute parte, haur zein helduenak: Oin Arin (Lazkao), Iztueta (Zaldibia), Lurra (Urretxu), Amaiur (Iruñea), Goruntz (Gabiria), Arkaitz (Añorga), Ilunbe-Elkarkide (Trintxerpe), Amets Bide (Ordizia) eta Urdaneta (Ordizia). Horiekin batera, Ordizian eta Goierrin bizi diren nepaldarrek ere dantza egingo dute, eta segidan diru bilketa egingo da Nepalgo lurrikaretan kaltetuei laguntza bideratzeko.
IV. Dantzari Eguneko egitaraua
11:00: Taldeei harrera Joxemiel Barandiaran eta Garagartza plazetan
13:15: Alardea Joxemien Barandiaren plazan
14:00: Bazkaria Plaza Nagusian
16:00: Haurrentzako jolasak
18:00: Erromeria Plaza Nagusian Dantzadi taldearekin