ANTZINAKO FERIA, ERDI AROKO FERIA ASTEBURUAN
Erdi Aroko azokaren XX. edizioa egingo da larunbat eta igandean Plaza Nagusian eta haren inguruetan
Aurten ere, urtero egiten den moduan, ekainaren 6an eta 7an Erdi Aroko Azoka izango da. Oraingoan, “AURTEN ERE BAI” maiuskulaz idatzi behar dugu, izan ere, hogeigarren urteurrena ospatzen dugu. Ekitaldi batek hogei urte betetzen dituenean esan dezakegu ondo errotua dagoela eta 30 urtez azpiko guztiek gordetzen dute beraien oroimenean, beraiena izango balitz bezala, bizi guztikoa, eta etorkizunean ere beraien usadioan gordeko dena. Horregatik guztiagatik garrantzitsua da azoka kalitate-parametroetan sendotzea, eta gure artisautza eta lurraldea azokako postuetan agertzea.
Pozez oroitzen dugu lehenengo urtean (1996ko abuztuaren 6an eta 7an) errepidean ipini genituela postuak… Eta herriko plazan zeuden ekoizleekin batera egon zirela; azoka eguna zen, asteazkena, eta hurrengo urtean… ordurako plaza okupatu genuen!Ordutik hona barre-algara asko egin dugu herrian. Gai jakinen inguruko ospakizunak antolatu ditugu, besteak beste Andres Urdanetaren mendeurrena ospatzeko antolatu genuen espeziakin lotutako azoka… eta burdineria, falkoneria eta abarrekin lotutakoak. Garai bateko lanbideak erakutsi ditugu eta baserri eta landa-eremuetatik atera ditugu gure ekoizle asko Ordiziara ekartzeko. Pixkanaka antzerki-taldea, banda, errondaila, Ordiziako beste talde batzuk,… izan ditugu azoka berezi honetan eta abeslariak, zaldiak eta abar. Horiek guztiek osotasuna eman diote azokari, kanpotik etorritako eta herriko artisauen bateratzeari esker.
Artisau moduan eskerrak eman nahi ditugu ostalariek, udalak eta jendeak orokorrean oso harrera ona egin digulako eta guretzako nahiz Nafarroako Artisau-elikagaien Elkarteko kide gisa garrantzitsua delako bertako produktua merkaturatzen duten eta artisauen-lana zabaltzen duten kalitatezko azokak sustatzea. Izan ere, globalizazioagatik zailtasun handiagoak dituzte beraien produktuak saltzeko.
Aurten berriro entzun nahi dugu musika, azokako usainak hartu, ekoizlearen eta herritarraren arteko harreman zuzena partekatu eta kolorezko mundu batera bidaiatu asteburu ederraz gozatuz .
Azokan, gainera, Nafarroako Artisau Elikagai batzuetako (gaztak, hestebeteak, txokolateak, pastak, ahate-produktuak, barkilloak, almendra garrapiñatuak…) postuak egongo dira, eta beti bezala garai bateko lanbideen ordezkaritza egongo da: zeramika, larrua, gaztainondo-saskiak, sendabelarrak eta ukenduak, loreak, jolas tradizionalak, artilea, olibondoa, mineralak, larruzko pilotak, zilarra, beira… eta erdi aroko azoka; bertan txistorra, hirugiharra… eta gure produktuak jan ahal izango dituzu.
Gurekin izango ditugu honako hauek: Teatracalakalle animazio taldea, falkoneria, lore eta zeramikari buruzko erakusketa-tailerrak, egurrezko jolas tradizionalak eta abar.
Berriro, azoka garrantzitsua izango dugu Ordizian. Zuekin guztiekin azokaz gozatzea espero dugu.
ERDI AROKO AZOKA
EGITARAUA
Ekainak 6, larunbata
11:00 .- Barrena Kultur Etxetik azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, errege segizioa, Urrup Antzerki taldea, Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak
Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira
12:00.- Pilotaleku txikian arku-tiraketa. Laguntasuna Rondailaren saioa.
17:00.- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, errege segizioa, Urrup antzerki taldea, Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak. Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.
18:30tatik aurrera: Beti Argi Banda eta “Larrun-Arri” abesbatzaren saioak.
Igandea, ekainak 7
11:00 .- Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.
11:30 .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea.
13:00.- Garagartza Plazan: Beti Argi Bandaren Korpus eguneko kontzertua
17:00 - Azokako saltokiak zabalduko dira.
Egunero eta ordu desberdinetan, hainbat saio egingo da azokako inguruan: Juglareak, antzerkia, , dantza-taldeak, musikariak…
Laguntzaileak: Beti Argi Musika Banda, Rondalla Laguntasuna, Ordiziako Arku-tiraketa Taldea, Ordiziako Musika Eskola, Amets Bide eta Urdaneta Dantza Taldeak, “Larrun-Arri” abesbatza, Urrup Antzerki Taldea.