Ekainaren 8tik 23ra. Inaugurazioa eta sari banaketa: Ostirala, ekainaren 5a, 19:00h.

Ekainaren 8tik 23ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan  “Nikolas Lekuona IV. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

Argitaratutako katalogoan Elkarteko lehendakariak, Aitzol Arruabarrenak, horrela aurkeztu du erakusketa:

            Aurten laugarrenez, ORTZADAR Ordizia Argazki elkarteak, “Nikolas Lekuona” Argazki lehiaketa nazionala prestatu du. Laugarrengo edizio honetan, bai Euskal Herri zein estatutik hainbat eta hainbat obra jaso ditugu. Denera 54 argazkilarien 221 obra jaso ditugu,. Hau dela eta, guk egiten dugun balantzea erabat baikorra da. Oso pozik gaude, honek gure lehiaketa honen kalitate zein erakargarritasuna baieztatuaz. Hirugarren urte hau, esan dezakegu, lehiaketaren fintzearen  urtea dela, eta aurrera begira erronka berriak bilatzera eramango gaituela.

            Aktak jasotzen duen moduan, bi gairi (librea, Industria Euskal Herrian) dagozkien sariak eman dira epaileen artetik. Lerro hauen bitartez irabazleak zoriondu, eta parte-hartzaile denak agurtu nahi ditugu. Era berean, lehiaketa hau Aurrera ateratzeko laguntzaile izan ditugun instituzio, entitate laguntzaile eta banakoei gure eskerrona azaldu, haiek gabe ezinezkoa bai litzateke hau aurrera eramatea. Mila esker denoi.

            Amaitzeko, argazkilaritza gustuko duzuen denoi, datorren urteko 5. Edizioan parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

Epaimahaiaren erabakia ikusteko SAKATU HEMEN

Erakusketaren katalogoa  HEMEN