Mundu osoko zientzilariek magnetismoa eta spintronika izango dituzte hizpide Ordizian
Datorren ekainaren 30etik uztailaren 3ra Nanoteknologia eta Nanomagnetismo Kongresua (RTNSA- Recent Trends in Nanomagnetism, Spintronics and their Applications) egingo da Ordizian, egun horietan udalerria Nanozientziaren eta Nanoteknologiaren hiriburu bihurtuz. Kongresuan parte hartuko duten zientzialarien artean presentzia nabarmena izango dute 2007ko Fisika Nobel Saridunek, Albert Fert eta Peter Grünberg-e, laborategi, institutu eta unibertsitate hoberenetako eta entzutetsuenetako ikertzaile taldearen buru ibiliko baitira. Jardunaldiak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Magnetismo taldeak eta Ordiziako Udalak antolatu ditu.
Ekimena ofizialki uztailaren 1ean 12:00tan inauguratuko da Ordiziako Barrena Jauregia. Bertan izango dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia eta Ordiziako alkatea, Jose Miguel Santamaria.
Kongresu zientifikoan munduko laborategi eta unibertsitate onenetariko zientzilariek hartuko dute parte (IBM, Argone National Laboratory, MIT laborategietatik eta ondorengo herrialdeetako unibertsitateetatik etorriko dira: Errumania, Txina, Estatu Batuak, Japonia, Kanada, Brasil, Australia, Alemania, Erresuma Batua, Errusia, Frantzia, e.a.). Zientzia alorrean jorratuko den gaia, nanomaterial magnetikoak eta nagogailuak kasu, indarrean dago eta horregatik antolatu da kongresua, balio erantsi handiko industria sektoreetan eragin erabakigarria dutelako.
Kongresuaren baitan, uztailaren 2an eta 3an, Ordiziako Barrena Jauregian IWMW (International Workshop on Magnetic Wires), magnetismoaren nazioarteko topaketaren zazpigarren edizioa egingo da, eremu zientifikohonetako elitearen presentziarekin.