Aurtengo jazzaldia uztailaren 3an, ostiralarekin, hasiko da, Ordizian, arratsaldeko 7-etan, plaza nagusian.

Iritsi da uztaila aurten ere, eta uztailarekin batera jazz-a datorkigu Goierri aldera. Goierriko Jazzaldia uztailaren 3 eta 4-ean ospatuko da Aramako eta Ordiziako udalerrietan. Pixkanaka pixkanaka, jazzaldia berezko nortasuna lortzen ari da eta bi edizioren ondoren, bailarako kultur agendan presentzia geroz eta haundiagoa lortzen ari da. Azken hilabete hauetan, antolakuntzak gogotik lan egin du egitarau on bat eskaintzeko. Orain, egitaraua itxia dagoen momentu honetan, antoltatzaileek aurrikuspenak beteko direla espero dute.

Iaz bezala, aurtengo jazzaldia uztailaren 3an, ostiralarekin, hasiko da, Ordizian. Arratsaldeko 7-etan, plaza nagusian, Secundino Esnaola Big Band-ek emango dio hasera Goierriko Jazzaldia 2015-eko edizioari. Big band hau Ordiziako Edorta de Pedro-k zuzentzen du, eta beren musikarekin herriko kaleak musika alaiarekin pozteaz gain, jazz-aren festa hasten dela iragarriko dute.

Gaueko 11-etan, jazzaldiak D’elikatuz gunean jarraituko du Girls in Band taldearekin. Talde hau Elsa Lizundia, Elisabet Raspall, Queralt Camps eta Lucía Martínez-ek osatzen dute. Beraiek sorturiko musika eskaintzeaz gain, Miles Davis edo John Coltrane bezalako erreferentzia klasikoak ere erabili ohi dituzte kontzertuetan. Girls in Band-ek kolorez beteriko musika ziragarria eskainiaz ikusentzuleak unkitzeko gaitasuna du. Aldi berean, talde honen helburu nagusietako bat jazzeko historiako emakumeei behar den bezalako omenaldi moduko bat eskaintzea da.

 

https://www.youtube.com/watch?v=rzyK5JVcPR8

 

Jazzaldiaren bigarren egunak egitarau biziago bat dakar, hori posible bada. Eguneko lehenengo kontzertua Swingpapers seikoteak eskainiko du Aramako parkean, arratsaldeko 6-etan. Seikote hau Musikeneko ikasleek osatua da. Taldea tronpeta, saxofoi altu, tronboi, gitarra, baxu elektriko eta bateriaz osatua dago eta beren kontzertuetan jazz eta swing nahasketa bat eskaintzen dute. Swingpapers Santi Fernández, Laurent Robino, Antonio Tercero, Víctor Antón, Daniel García y Unai Olabarrik osatzen dute.

 

Jarraian, eszenatokira Eva Fernández Group igoko da. Eva Fernández, hainbat jazzalditan (Barcelona, Terrassa, Porta Ferrada, Menorca, Roses, Vic, Xàbia, etabar)aritu den saxofoi jole eta abeslaria, kataluiniako jazz panoramako musikari gazte interesgarri bat da. Bere gaztetasunaz haratago, Eva Fernández, urte gutxitan eskarmentu haundia bildu duen artista da eta dagoeneko bere ahotsa jazz munduan izen garrantzitsua hartzen ari da. Dagoeneko ospe haundiko jendearekin lana egina da, adibidez: Dick Oatts, Ignasi Terraza, Scott Robinson, Llibert Fortuny, edo Joan Chamorro. Eva Fernández, Goierriko jazzaldira izen eta ospe haundiko boskote batekin etorriko da: David Pastor, José Luis Guart, Toni Pagès eta Miquel Angel Cordero. Inolako zalantzarik gabe, aurtengo jazzaldiko ekitaldi interesgarrienetako bat izango da.

 

https://www.youtube.com/watch?v=z3YuFKIQO_E

 

https://www.youtube.com/watch?v=TTe9hnFf__w

 

Ondoren, jazzaldia Ordiziako Barrena parkera mugituko da, non gaueko 11-etan Elkano Browning Cream taldearen kontzertua izango dugu. 2007an Elkano Browning Cream-ek izen bereko diskoa kaleratu zuenetik, taldearen ibilbideak ezaugarri hauxe izan du: musikari buruzko ikuspegi ertz askotarikoa; eta horrela ateratzen dira ñabarduretan aberats diren diskoak, melodia landuekin eta osagai erritmiko ahaltsuarekin. Mikel Azpiroz pianista eta organista donostiarrak koordinatuta, taldea osatzen dute Franck Mantegari bateria-jotzaile paristarrak eta Bartzelonan bizi den Dave Wilkinson gitarrista britaniarrak. Aldi berean, nork bere kolaborazioak egiten ditu beste musikari batzuekin, horien artean Alpha Blondi, Saint Germain, Brian Jackson edo Jabier Muguruza. Bagaje horri taldearen nazioarteko izaera gehituta, emaitza da nortasuna daukan jazza, eklektikoa eta exotikoa. 2010ean argitaratu zuten “2” albuma, lehenengoaren ildotik, eta 2012an “Bohemia”, doinu zingaroz osatutako bitxi bat, kaleko musikarien omenezkoa. Orain, “UH EH”-rekin, nabarmen agertzen dira taldearen heldutasuna eta sendotasuna.

 

https://www.youtube.com/watch?v=rm5uDKgJhu4

 

Berritasun moduan, aurten, larunbat gaueko ekitaldia DJ Makala-ren emanaldiarekin luzatuko da. Beraz, Elkano Browning Cream-en kontzertua eta gero, Mikel Unzurrunzagak hartuko du Barrenako eszenatokia. Bi hamarkada luze igaro dira Makala musikaren munduan murgildu zenetik. Ibilbide horretan areto ezberdinetako eta irratsaioetako diska jartzailea, musikari, ekoizle lanetan eta beste artista batzuentzako nahasketak egiten ibili da. Gainera, Euskal Herrian zehar ekitaldi eta kontzertu ezberdinak programatzen eta antolatzen ere aritu izan da. Hainbat zigiluetan argitaratu ditu bere diskoak.

 

Eta hauxe izango da aurtengo jazzaldiaren menua. Orain, eseri, edo hobe esan, zutik jarri, eta Goierriko Jazzaldiaz gozatzeko garaia iritsi da. Ezin aipatu gabe utzi kontzertu guztiak dohan izango direla. Honetaz gain, gogoan izan larunbat arratsaldean, antolakuntzak Ordizia-Arama-Ordizia bidea egiteko autobusa jarriko duela nahi duenaren eskura.

 

Azkenik, eguraldiak laguntzen ez badu, eszenatokien aldaketak azken momentuan alda ditzakegula. Aldaketa hauen berri, aldaketa beharrezkoa balitz, ahal bezain laster jakinaraziko da.