Adin guztietako auzotarrentzako ekintzak antolatu dituzte, eta musikak toki nabarmena du egitarauan

Datorren ostiraletik igandera bitartean, hilaren 3tik 5era, ospatuko dira Altamira auzoko jaiak. Ostiral arratsaldeko txupinazoarekin abiatuko dira, eta Sardinaren Hiletarekin amaitu, igande gauean. Hiru eguneko egitarau betea prestatu dute auzotarrek, adin guztietako jendeari begirakoak. Txapelketa eta lehiaketez gain, estilo ezberdinetako musika entzuteko aukera izango da.

ALTAMIRAKO JAIEN EGITARAUA

UZTAILAK 3, OSTIRALA:

17:00 – Txupinazoa eta jarraian umeentzako jolasak.

18:00 – V. Futbolin txapelketa bikoteka.

20:00 – Buruhandiak.

20:30 – Jubilatuentzako lunch-a.

21:30 – Potrotaino eta Nazarenos del Norte

00:30 – DJ Jerryrekin dantzaldia.

UZTAILAK 4, LARUNBATA:

10:00 – Umeentzako krosa.

10:30 – Umeen marrazki lehiaketa

12:30 – II. Pintxo lehiaketa eta gazta dastaketa.

13:30 – Bertso poteoa.

16:00 – V. Mus Txapelketa bikoteka.

18:00 – Apar festa.

20:00 – Buruhandiak.

22:00 – Bakarrizketa.

23:30 – Drindots taldearekin dantzaldia.

00:00 – Mozorro lehiaketa.

03:30 – DJ Patxanga eta DJ Xabeat.

06:00 – Matutina.

UZTAILAK 5, IGANDEA:

13:00 – Errondaila.

16:00 – Toka txapelketa.

18:30 – Gorriti eta bere animaliak.

19:30 – DJ Jerryrekin dantzaldia.

22:30 – Sardinaren hileta.