“SAGARDOGINTZA GURE BASERRIETAN” ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA D' ELIKATUZ GUNEAN
Ostiralean aurkezpena izango da Lourdes Odriozola historialariaren eskutik
Sagardoa euskaldunon edari nagusia izan zen eta funtsezko elikagaia izatera iritsi zen. Hala ere sagardogintzaren ibilbidea ez da homogeneoa izan eta arrazoi ezberdinek ondorioztatutako aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditu historian zehar. “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketak errealitate hau eta sagardoaren munduak euskal baserriarekin duen erlazioa erakutsi nahi ditu. VI. Mendetik gaur egunera arte sagardoaren munduak bizi izan dituen garapen eta gorabehera historikoak azaltzen dira testu, argazki eta grabatuez osaturiko 16 azalpen paneletan. D´elikatuzen Irailaren 4tik 27ra.
Irekiera ekitaldia: Irailak 4, ostirala 19.00tan. Tokia: D´elikatuz Zentroa