MUSIKAK AMAIA APAOLAZA OMENDUKO DU ORDIZIAN
Muguruza, Ordorika, Tapia, Esne Beltza, eta beste batzuk, kartelean
Plaza Nagusiak Amaia Apaolazaren omenez igandean izango den ekitaldia hartuko du. Apaolaza musikarien managerra zen eta aurreko udan zendu zen.
Ekitaldia bere ingurukoek antolatu dute, Ordiziako Udalaren laguntzaz. Barroko Aire jaialdiko kontzertuaren ondoren hasiko da, 19:30tan, hain zuzen.
Kartelean honako musikarien presentzia iragartzen da: Fermín Muguruza, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Gose, Esne Beltza, Niña Coyote eta Chico Tornado. Parte hartuko dute baita Xabier Muñoz, Iñaki Murua, Kaotiko, Arkada Social eta Betagarrik, besteak beste.
Sarrera irekia da eta ez da harritzekoa izango beste sorpresaren bat gehiago ere izatea.