JOSEP-RAMON OLIVE, BARITONOA ETA DANI ESPASA, KLABEJOLEA, BARROKO AIRE-ren HIRUGARREN KONTZERTUAREN PROTAGONISTAK
Kontzertua igande honetan, arratsaldeko 6:30etan Ordiziako Parrokian.
Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Igande honetan izango da Barroko Aire egitarauaren hirugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bertan, proposamen interesgarria Kataluñatik datozen bi musikariekin: Josep-Ramon Olive baritonoa eta Dani Espasa, klabejolea. Igande honetan eskainiko duten kontzertuan segidako autoren lanak entzuteko aukera izango ditugu: Bach, Monteverdiren L’Orfeo operaren konposizio batzuk, eta Haendelen oratorioen zenbait aria, azkeneko hauekin Olivek Haendel Singing Competition izeneko lehiaketa irabazi zuen.
Josep-Ramon Olivé, Bartzelonan jaioa (1988), biolontxeloa, pianoa eta kantua ikasten hasi zen Montserrateko Eskolanian eta, ondoren, Bartzelonako Escola de Músican. Abesbatzako eta kantu klasikoko zuzendari espezialitatean graduatu zen, ESMUCen. 2014an interpretazio masterra amaitu zuen, Guildhall School of Music & Drama eskolan, eta gaur egun Opera Course de la Guildhall School ospetsuan parte hartzen du, Rudolf Piernay irakaslearekin. 2010etik hainbat orkestrekin lan egin du, panorama musikal nazionalean eta nazio artekoan, eta lankidetza horri esker zuzendari bikainenen zuzendaritzapean abesteko aukera izan du. Bere errepertorioa oratorio, opera eta lied generoetara iristen da.
2012an El Primer Palau lehiaketako 3. saria jaso zuen. 2013an 2. saria eskuratu zuen Mâcongo Symphonies d’Autômne Nazioarteko Kantu Lehiaketan eta Balaguergo Germans Pla Nazioarteko Kantu Lehiaketan. Duela gutxi, lehenengo saria eta publikoaren saria irabazi ditu 2015eko Händel Singing Competitionen, eta Oxford Lieder 2015 Young Artist izendatua izan da, Ben-San Lau piano-jotzailearekin batera.
Alia-Vox, Columna Música, Musièpoca eta Phaedra etxeetarako grabatu du. Jordi Savall-ek zuzentzen duen Capella Reial de Catalunya taldearen kidea da.
Dani Espasak, Canonjan (Tarragona) jaioa, piano ikasketak egin zituen Tarragonako eta Bartzelonako Kontserbatorioetan, eta arkitektura ikasi zuen Bartzelonak UPCn. Konpositore, piano-jotzaile eta musika zuzendari gisa aritu da antzerkian, dantzan eta telebistan. Musika garaikideko BCN2016 taldea zuzendu du. 2003tik Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya (OBC) orkestrako pianista eta klabezin-jotzailea da, eta solista gisa grabatu du Naxos, Harmonia Mundi eta BIS records etxeetarako. L'Escola Superior de Música de Catalunya (ESMUC) eskolan Beatrice Martinekin klabezin eta baxu jarraituko ikasketak amaitu ondoren, barrokoko, berpizkundeko eta erdi aroko musika taldeetan jardun zen buru-belarri. Etapa honetan, hainbatekin aritu zen: Hespèrion XXI, Le Concert des Nations, l’Acadèmia 1750, Mala Punica, La Hispanoflamenca, Les sacqueboutiers de Toulouse eta La Caravaggia, besteak beste. Musika jaialdi eta kontzertu areto ospetsuetan jo du, Europan, Amerikan eta Asian. 2005etik Vespres d'Arnadí orkestra barrokoa zuzentzen du.
Gaur egun inprobisazioko eta ganbera musikako irakaslea da, l'Escola Superior de Música de Catalunya (ESMUC) eskolan.
Ezbairik gabe, musikadastatzeko eta disfrutatzeko programa larunbata honetan Ordiziako Eliz Parrokian, mahai altueneko musikariekin.