Erakusketa  asteazkenean, hilaren 9an,  inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan.

 

Abenduaren 9tik urtarrilaren 4ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan “Ortzadar Ordizia VI. Argazki erakusketa” izango da ikusgai. Erakusketako ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da.

Ortzadar Argazki Elkartekohainbat partaideren lanak daude ikusgai: Aitzol Arruabarrena, Amaia Oar-Arteta, Angel Fernandez “Sakatxa”, Carlos Iraeta, Francisco Albarran, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero eta Miguel Cavero.

Erakusketarako egindako triptikoan horrela aurkezten da erakusketa:

“Begi fotografikoaren bitartez mundua argi berri batekin ikus daiteke, ezagutu eta esploratu gabeko mundua bere zati handienean, bere burua ezagutzera eta azaltzera emateko zain dagoen mundua.”    Edward Weston (argazkilaria 1886-1958).“Argazkigintza, begiratzeko edo behatzeko era bat da, ezer baino lehen”.  Ez da begirada bera”. Susan Sontag (idazlea eta saiakera idazlea 1933-2004)

“Ezerezari aurre egiteko moduen artean, modurik onena argazkiak ateratzea da”.    Julio Cortazar (Idazlea 1914-1984)

“Bizitza, izatez, ez da errealitatea.  Gu gara harrietan eta harri-koskorretan bizitza jartzen dugunak”.  Frederick Sommer (Argazkilaria 1905-1999)
Esaldi hauekin Ortzadar Argazki Elkartearen erakusketari sarrera egin nahi izan diogu eta aldi berean argazkietara gerturatzen gaituzte. Elkarteak erakusketa antolatuz urteroko hitzordua zintzo bete du.   Erakusketan Ortzadarreko 10 kideren 29 argazki azaltzen dira, eta gizakiaren begietatik askotan ihes egiten duten pertsonak, begiradak, uneak, paisaiak eta xehetasunak harrapatzen saiatzen dira.

 

Zale guztiei zabalik


Erakusketa urtarrilaren 4ra arte Barrena Kultur Etxean ikusgai izango dute argazkizale guztiek eta publiko orokorrak.

Asteartero, 19:00etik 21:00ak bitartean Barrena kultur etxean duten lokalean biltzen dira elkarteko bazkideak, argazkigintzaren inguruan sortzen diren askotariko gaiei buruz hitz egiteko, esperientziak konpartitzeko edo irteera eta tailerrak antolatzeko.

Erakusketaren triptikoa ikusteko SAKATU HEMEN

Erakusketa datorren asteazkenean inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan.