ZOZOMIKOTE IPUIN BILAKATU DA
Argitalpenak festa eta kultura uztartu ditu
Ordiziako Zozomikotek, ordiziar pertsonaiak, liburua du. Kalderero egunean etortzen da barrabaskeriak egitera eta festetan ere bere presentzia izaten da erraldoi forma hartu zuenetik. Duela hamar urtetik hona indartze prozesu batean murgilduta daude Ordiziako Kaldereroak, eta indartze horri laguntza ematearren sortu zen Zomikoteren pertsonaia. Orain liburua egin zaio. Aste honetan aurkeztu dute prozesuan parte izan direnek.
Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak sortu ditu Zozomikoteren ipuinak. Tradizioan du oinarria, negua eta uda, argia eta iluna irudikatzen ditu. Xabier Araña ordiziarrak itsura fisikoa eman dio eta liburuaren ilustrazioak Jokin Mitxelenak egin ditu. Abestia ere badu proiektu honek, Aitor Furundarenak sortua.
Ikastetxeetan lantzeko gida didaktiko bat egin da, euskarri desberdinetan, paperean eta CDan. Proiektu hau ez dago Ordiziarako soilik pentsatua. Gipuzkoako herrietara hedatzea gustatuko litzaieke eragileei Zozomiko alprojaren festa-gogoa eta Ordiziako ondare kulturala biltzen duen ipuina.
Patxi Zubizarretak eta Ordiziako Alkateak Agustin Domaikaren eta Erramun Aranbururen lanak azpimarratu dituzte, kaldereroak eta kultura uztartu eta ilusio handiaz proiektuari itsura eman baitzioten. Orkli eta Ampo enpresen kolaborazioa ere izan du proiektuak.