ANTZERKI GARAIA ZIKLOAREN 22. EDIZIOA AURKEZTU DA
Zortzi antzezlan izango dira urtarrilaren 8tik apirilaren 22ra Ordizian eta Beasainen, horietatik sei euskaraz
Glu-Glu produkzioak taldearen “Caperucita Feroz" komediarekin abiatuko da urtarrilaren 8an Beasainen 2016eko Antzerki Garaia zikloa. eta Ordizian jarraituko du hurrengo astean, urtarrilaren 15ean, Txalo Ekoizpenak aurkeztutako "Datorren urtean hobeto" lanarekin. Urtarriletik apirilera, zortzi antzezlanekin gozatzeko aukera izango da Ordiziako Herri Antzokian eta Beasaingo Usurbe Antzokian ¬–launa emanaldi herri bakoitzean-, eta horietatik 6 euskaraz izango dira. Saio bakoitzeko sarrerak 10 euro balio du, eta saio guztietarako bonoak 60 euro. Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kultura bonuak erabili daitezke ziklorako.
Antzerki garaia zikloaren egitaraua Ordizia eta Beasaingo Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen laguntzarekin. Helburuak aurreko ekitaldietako berberak dira: batetik, antzerki errepresentaziotara joateko ohitura galdu duen publikoa berreskuratzea; bestetik, publiko berria erakartzea, gazteak batik bat.
Taldeak eta obrak hautatzeko irizpidea kalitatea izan da eta kontuan hartu dira muntaia, lengoaiari emandako trataera, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta profesionaltasuna eta obren arrakasta. Izan ere, egitaraua arrakastatsua gertatzeko gorabehera horiek guztiak hartu behar dira kontuan. Oraingo honetan euskal antzerkigintzaren produkzioa oparoa da eta hori aurten ere programazioan isladatuko da; 8 lanetatik sei euskaraz izango dira.
Zortzi saioetarako bonoak 60 euroan daude dagoeneko bi udaletako kultura sailetan.
2016eko PROGRAMAZIOA
ANTZERKIA
Urtarrilak 8 .- BEASAIN – Caperucita feroz – Glu-Glu
Urtarrilak 15.- ORDIZIA – Datorren urtean hobeto- Txalo
Urtarrilak 22.-BEASAIN – Etxekoak – Artedrama
Otsailak 12.- BEASAIN.- Kreditua –
Otsailak 19.- ORDIZIA .- Heroiak – Txalo
Martxoak 4.- ORDIZIA .- Yo estoy loca de tanto amarte” Amapola Teatro con Maria Reyes Arias.
Martxoak 11.- BEASAIN.- Amodioaren ziega
Apirilak 22.- ORDIZIA.- Jokoz Kanpo – Boronbil teatroa
*Emanaldi guztiak 10 euro kostako dira eta 60 euroren truke, denak ikusteko bonoa atera daiteke. Emanaldi guztiak 22:15ean dira.