Sofia Arostegi eta Jose Luis Elexpe “Pelex”  artisten  lanak Ordiziako Barrena Kultur Etxean.

Urtarrilaren 15etik otsailaren5era / Inaugurazioa: irailak 15, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.

Inaugurazio-ekitaldian Verdini dantza taldeak parte hartuko du.

Urtarrilaren 15etik otsailaren 5era, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan,  Sofia Arostegi eta Jose Luis Elexpe “Pelex”  artisten  lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita).

Down Sindromea eta inklusibitatea ardatz hartuta prestatutako erakusketa da. Dantza da Down sindromea duten askoren espresio-bidea, eta horretantxe oinarritu dute erakusketa Sofia Arostegik eta Jose Luis Elexpe Pelex-ek. Erakusketa down sindromeari buruzkoa da.

Irekiera ekitaldia gainera, berezia izango da. Izan ere, Verdini Dantza Taldearen ikuskizuna ikusteko aukera izango da. Desgaitasuna duten gazteek osatzen dute Verdini taldea. Adimen urritasuna dantzaren bidez txertatzea izan da Verdini proiektuaren ardatzetako bat. Proiektua 1992an sortu zen, eta, hogeigarren urteurrena ospatzeko, Verdini Dantza Taldeak (2008ko Hiritar Merituaren Domina) berriro uzten du agerian posible dela, lan egoki baten bidez, ahalmen urritasuna duten pertsonek gizarteko oztopoei aurre egitea.

KATALAGOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN