HEMEN DIRA KALDEREROAK
Bihar iritsiko dira egun osoko festa ekarriz
Biharko eguna garaiz hasiko da Kalderero festaz gozatu nahi dutenentzat. Hamabietan Kalderero Txikiek desfile handia osatuko dute: Jakintza Ikastola, Urdaneta Eskola, Ordiziako Musika Eskolako banda txikia, Urdaneta Dantza Taldea eta Azen Erraldoien Konpartsak hartuko dute parte. Ibilbidea herriguneko kaleetan zehar egingo da.
Ordubete beranduago, 13:00etan, herrigunean bertan, Kalderero paseoa egingo dute honako hauek: Umore Ona Abesbatzak, Laguntasuna Errondailak, Antxon Imazek eta Jose Ignacio Iturriotzek.
Arratsaldean ekintza gehiago egingo dira; besteak beste, arratsaldeko 18:00etan Nikolas Lekuona plazan txokolatada bat egingo da txikientzat eta ondoren, 18:30ean, han bertan, Zozomikote aurkeztuko da eta pregoia irakurriko da Urrup antzerki-taldearen laguntzarekin.
Ondoren Kaldereroen Konpartsako desfilea hasiko da herrigunean, Urdaneta Kalean barrena igaroko da eta gero Plaza Nagusian amaituko da bukaerako erretretarekin. Urrup taldeak Zozomikote pertsonaiaren inguruko emanaldi bat eskainiko du, eta Zozomikote sutan araztuko dute. Konpartsarekin batera Oroith eta Oroith txiki abesbatzek, Urdanetako Ahotsak-ek eta Ritmo de Luna dantza akademiak hartuko dute parte.
Udalerriko jatetxe batzuek ere ekimenarekin bat egin dute kaldereroen menu berezia prestatuz.