Lehiaketa  ORDIZIA HIRI HEZITZAILEA programaren barruan kokatzen da

 Ordizia Hiri Hezitzailea programaren baitan, eta Dar-dar produkzioaken eskutik, udala eta herriko eragileak hainbat ekimen ari dira egiten Giza Eskubideak Herrira proiektuan.

Ostegunean, Barrena Kultur Etxean aurkeztu zen Ordiziako Udalak eta Dar-dar produkzioak elkarlanean egingo duten hurrengo ekimena. GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA gaia ardatz hartuta, NAZIOARTEKO KORTO LEHIAKETA egingo da.

Lehiaketaren gaia Giza Eskubideak dira, eta kortoen iraupena, gehienez, 6 minutukoa izan beharko du.

Izen ematea 2015ekok irailaren 5a arte izango da, eta lehiakide bakoitak nahi beste film aurkez ditzake. Bestalde, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako kortoek har dezakete parte.

Lehiaketaren nondik norakoak:

  • Hasiera Otsailaren 20anJustizia Sozialaren Mundu Eguna ospatzeko,Herri Antzokian lehiaketa aurkeztuko da eta lehenengo kortoa proiektatuko da.
  • Ordizian emango den ohiko zine programazioa ikustera hurbiltzen diren pertsonek, ohiko filmaren aurretik, Giza Eskubideen inguruko korto batez gozatzeko aukera izango dute astero eta urte osoan zehar,.
  • Proiektatuko diren kortoak ardatz hartuta, Ordiziako eragileekin elkarlanean, parte hartze prozesu bat irekiko da finalistak aukeratzeko.
  • Zinea, artea eta kultur arloko profesionalez osaturiko komisio batek aukeratuko ditu irabazleak.
  • Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Munduko Eguna dela eta,Herri  Antzokian korto lehiaketaren finala ospatuko da, finalistak proiektatuko dira eta sariak banatuko dira.

Lehiaketaren helburuak:

  • Munduko herrialde desberdinetan, Giza Eskubideen inguruan, zine kortoak sortzen ari diren egileen lanak Ordiziako herritarrei hurbiltzea.
  • Ordiziako herritarrengan Giza Eskubideen eta artearen inguruan sentsibilizazioa eta gogoeta bultzatzea.
  • Jasoko diren lanetatik onenak diruz sarituaz, egileei lan berriak sortzen laguntzea.
  • Finalera pasako diren kortoak aukeratzeko, herriko eragileekin parte hartze prozesu bat eramango da aurrera. Herri mailan Giza Eskubideen inguruan hausnarketa eta gogoeta bultzatuz.

Sariak:

  • 1.000€ korto onenari.
  • 300€ publikoaren saria (ikusleek bertan, unean, bozkatuko dute).
  • 300€ Goierriko egilea duen korto onenari.

 

OINARRIAK IKSUTEKO SAKATU HEMEN