GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA PROGRAMA BARRUAN GLENCREE DOKUMENTALA ETA MAHAI INGURUA
Ekitaldia asteartean izango da, Barrenan 19:00etan eta parte hartuko dute: Galo Bilbao, Maixabel Lasa, Karmen Galdeano eta Patxi Elola.
dar-dar produkzioak Ordizia Hiri Hezitzailearen baitan Ordiziako udalaren laguntzaz garatzen ari den Giza Eskubideak Herrira proiektuaren hurrengo proposamena doakizue ondoren.Martxoaren 24anBiktimen Duintasunaren eta Giza Eskubideen Urratze Larrienganako Egiaren Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Gure proiektuaren barne, martxoak 22rako oso ekimen berezia antolatu dugu. Ekimen honek Euskal Herrian denon artean aberastu beharrean gauden Giza Eskubideen kulturan baliagarri izateko helburua du. Glencreeekimenaren inguruan dagoen dokumentala proiektatuko da, eta ekimen honetan parte hartu zuten pertsona batzuekin solasaldi bat egongo da.
Ekintzaren eguna: Martxoak 22.
Ordua: arratsaldeko 19:00ak.
Lekua: Ordiziako Barrena Kultur Etxea.
2007. urtearen abenduan Irlandako Dublin hirian dagoen Glencree zentroan izaera eta ideologia desberdinak zituen pertsona talde bat elkartu zen. Talde anitza eta heterogenoa zen hura. Batzuk ETAren biktimak ziren, besteak berriz, GAL eta Ultraeskuindar taldeenak.
Ezagutzatik enpatiara igarotzen lagundu zuen ekimen honek. Hurkoa aintzat hartzea ahalbidetu zuen eta denok ditugun oztopoak eta estereotipoak atzean utzita, parte hartu zuten pertsonei aurrera egiten lagundu zien.
Parte hartzaileak:
- Galo Bilbao: Filosofia eta Teologian lizentziatua eta Deustoko Unibertsitateko etika irakaslea da. Glencree proiektuko dinamizatzaile taldeko partaidea izan zen.
- Maixabel Lasa: Juan Mari Jauregi zenaren alarguna, eta Jaurlaritzako Gobernuko Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaria 2002tik 2012ra. Juan Mari Jauregi ETAk hil egin zuen duela 15 urte.
- Karmen Galdeano: Xabier Galdeano 'Egin' egunkariko Ipar Euskal Herriko ordezkaria zenaren alaba. Xabier Galdeano GALek hil egin zuen duela 30 urte.
- Patxi Elola: Zarauzko udal herrian PSE-EEren zinegotzi eta bozeramailea 1999tik 2015era. Une honetan parlamentaria da. Patxi Elola ETAren biktima da.
• Moderatzailea: Asier Zinkunegi dar-dar produkzioak.