"JOKOZ KANPO" ANTZERKI LANA OSTIRALEAN HERRI ANTZOKIAN
Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreekin gaueko 22:15ean
Ostiral honetan, hilaren 22an, amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia” egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.
Eta programazioari amaiera emateko Borobil Teatroak ”Jokoz kanpo” antzerki lana aurkeztuko du.
Marra batek erabakitzen du nor dagoen jokoz kanpo. Eta ez gabiltza nahastuta. Guk ere badakigu futbolaz. Nork ez daki? Jokoz kanpo dauden guztiek, behintzat, ikaragarri. Eta jendetza dira. Denak ez dira kabituko komedia honetan, baina selekzio aparta topatuko duzu “Jokoz kanpo”. Arantxa Iturberekin batera egindako lan honetan, Anartz Zuazuak Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota zuzentzen ditu.
Badakigu futbola ez dela joko bat baino, non hamaika pertsonak (normalean gizonak) baloi bat bultzatzen duten hankez, zelai baten amaieran dagoen ate batetik pasarazteko helburuarekin. Futbolak milaka pertsona aldi berean hunki edo hondora daitezen lortzen du. Itxuraz normala, orekatua eta lasaia den pertsona segundo batzuetan basati bihurtzea ahalbidetzen du. Partida bakoitzak ia bi ordu behar ditu emaitza batera heltzeko. Ez da erraza ordu batean laburbiltzea. Borobil Teatroak bere hiru protagonistei esker egingo du, eta futbolak ematen dizkigun bizitzako ikasgai sakon eta ugariei esker: “futbola futbola da” eta “futbola horrelakoxea da”. Futbolak funtzio bat merezi zuen, irribar batez kontatua. Antzerki-zelaiak partida historikoa behar zuen, erraietatik kontatua.
Antzerkian barre egitea beharrezkoa da, bai, eta hori da hain zuzen 'Jokoz kanpo' lanaren helburua. Futbolaren gaia abiapuntutzat hartuta, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreak "jokoz kanpo" geldituko dira futbolean... eta bizitzan.
Hitzordua ostirala honetan Ordiziako herri Antzokian 22:15ean. Sarreral aldez aurretik salgai Barrena Kultur Etxean.