EUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEKO ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN
Ostiral honetan, 19:00etan: Juan Carlos Aresti artistak akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du zuzenean eta maiatzaren 5ean bisita gidatua egingo da (19:00 h.)
Datorren astelehenean, maiatzaren 2an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Euskal Akuarelarien Elkarteko erakusketa zabalduko da. Bertan 35 artisten lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 20ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita).
Ostiral honetan (apirilak 29), inaugurazioa ekitaldia izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta erakusketan parte hartzen dituzten artistak bertan izango dira. Ekitaldi horretan, 19:00etatik aurrera Juan Carlos Aresti artistak akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du barrena Kultur Etxeko batzar aretoan eta maiatzaren 5ean bisita gidatu irekia egingo da erakusketara arratsaldeko 19:00etan.
Euskal Akuarelarien Elkarteak, 1.945 urtean sortu zenak, eta iaz bere 70. urteurrena ospatu zuenak, akuarela margoen 210. erakusketa aurkezten du Ordiziako BARRENA KULTUR ETXEko areto nagusian.
Talde erakusketa honetan artista bakoitzaren aldaera libre eta aberatsa ikusi ahal izango da, gaietan eta baita pintura-estiloetan ere. Horrekin batera, atsegina da obren bukaerako emaitza ikustea, izan ere, teknika honetan paperaren gainean ura eta pigmentuak erabiltzen jakin behar da; eta zailtasun hori gaindituta agertzen da emaitza.
Erakusketaren katalogoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN