Irailaren 1etik 11ra luzatuko dira ekitaldiak

Ostiralean emango dira ezagutzera aurtengo Euskal Jaien inguruan hainbat xehetasun. Ekintzak ordea hastera doaz. Hemen programa:

Irailak 1, osteguna

Arratsaldeko 18:30etan: D’ Elikatuz gunean, Mikel Garaizabal Enologoaren eskutik eta Haziren lankidetzarekin Arabar Errioxako Ardo eta olioen dastaketa gidatua. Izen-ematea D´elikatuzen edo  943882290 zenbakian.

Irailak 2, ostirala

Arratsaldeko 19:00etan: Barrena Kultur Etxean, Ordizia Kirol Elkartearen 75. urteurrenaren barruan “Urdinak” dokumentalaren aurkezpena Iñaki Luzarragaren eskutik.

Irailak 3, larunbata

“EMANEURRE EUSKARARI!” EGUNA.Antolatzailea: Emaneurre taldea.

11.00-13.30 Koadrilen arteko herri kirol txapelketa

14.30 Herri bazkaria (frontoi txikian)

Gaueko 23:00etan: Plaza Nagusian dantzaldia GOZATEGI taldearekin eta Amets Bide Dantza taldearekin.

Irailak 4, igandea

JUBILATUEN EGUNA

Eguerdiko 13:15ean, Arboledan dantzariak eta Laguntasuna errondailaren emanaldia,.

Arratsaldeko 14:15ean, jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan, Goierriko Bertso Eskolako bertsolariekin eta Burrunbazale txarangarekin.

Segidan, dantzaldia orkestra batek alaituta.

Irailak 5, astelehena

Arratsaldeko 19:00etan: Barrena Kultur Etxean, “Goierriko 7 orduak- 2016” bideoaren aurkezpena, Emaneurre taldeak antolatuta.

Irailak 6, asteartea

Arratsaldeko 17:30ean, Plaza Nagusian, XXVI. Belaunaldien arteko Sukaldaritza txapelketa  eta “Goierriko Odolki Onenaren XXII. Dastaketa-lehiaketa”.

Arratsaldeko 18:30ean, Plaza Nagusian Ordiziako Azen Erraldoien konpartsaren irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.

Arratsaldeko 19:00etan: Arboledan, Arabako Errioxako ardo postuen irekiera.

Irailak 7, asteazkena

Goizeko 9:00etan diana,  Ordiziako txistularien eta trikitilarien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.

Goizeko 9:15ean, D’Elikatuz zentrotik abiatuta eta trikitilari eta dultzaineroek lagunduta, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti-Alai pilotalekura eramateko.

Goizeko 10:00etan, gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak. (ikus esku programak)

Eguerdiko 12:00etan, Jose Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.

Eguerdiko 12:30ean, Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.

Eguerdiko 13:00ean, Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.

Arratsaldeko 17:30ean, Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko esku-pilota partidak:

1.Partida:  Victor – Imaz / Arteaga - Aretxabaleta

2.Partida: Olaizola II - Untoria / Artola - Albisu

Arratsaldeko 19:30ean, Jose Migel Barandiaran plazan, Herri Kirolaren Jaialdia: aizkolariak, harrijasotzaileak, txingak, …..

Irailak 8,  osteguna

Gaueko 22:00etan, dantzaldi-erromeria Gabenara taldearekin.

Irailak 9, ostirala

Arratsaldeko 19:30ean: Plaza Nagusian, “Bertsoak dantzan” ikuskizuna Goierriko Bertso Eskolarekin eta Amets Bide Dantza taldearekin.

Irailak 10, larunbata

Egun osoan haurrentzako parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan: goizean 11:00 – 13:30 eta arratsaldean 16:30 – 20:00.

Eguerdiko 12:00etan: Altamiran, Ordizia K.E., Eibar eta Real Union talde beteranoen arteko futbol txapelketa “OKE 75 urteurrena”.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Plaza nagusian Atletismo erakustaldia. Antolatzailea: Txindoki Grupo Jaso atletismo taldea

Arratsaldeko 19:00etik aurrera, Plaza Nagusian, “Sagardo-festa”, sagardo dastaketa.

Irailak 11, igandea

Eguerdiko 12:00etan, Barrena Kultur Etxean, LAZKAO-TXIKI XXV. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.

 

LAGUNTZAILEAK

Ordizia Kirol Elkartea-Futbol

Argi Berri Elkartea

Larrun Arri Elkartea

Jai Alai Elkartea

Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradia

Goierriko Bertsolari Eskola

D’Elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa

Emaneurre

Ordiziako Txistulariak

Amets Bide Kultura Elkartea

Txindoki Grupo Jaso Atletismo

Azen Ordiziako Erraldoien Elkartea