Emozioak hartuko du udalerria urteko egunik esanguratsuenean

Datorren asteazkenean, hilaren 7an, Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia ospatuko da. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oparoa izango da; besteak beste latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa egingo da. Oraingo honetan ere, Ordiziako azokan giro aparta izango dugu, eta goiz osoan zehar era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusi ahal izango ditu bisitariak.

Horiek denak aurkeztu dituzte gaur Donostian Jose Miguel Santamaria alkatearekin batera, Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak; Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak; Jose Juan Csatillo, epaimahaiaren ordezkariak; Miriam Molina, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gerenteak eta Mikel Mendarte, Kutxa Kulturreko zuzendariak.

Alkateak, herritarren emozioa, jaiaren eta asteroko azokaren balioak goraipatu ditu, lehenengo sektorearen lana erakusleihoan jartzen baitu eta turismoa aldetik eta geroz eta bisitari gehiago jasotzen baititu. Hala, ‘gure altxorra’ zaintzen segitzeko konpromisoa berretsi du.

LEHIAKETAK

Azken 10 urteetako txapelketetan lehen postua hiru aldiz irabazi duen gaztagileari URREZKO KUTXA GARAIKURRA emango zaio. 2.009. urtean irabazi zuen garaikurra lehenengo aldiz Elgoibarko Jesus Mª Ansolak eta orain dela hiru urte (2013) Ricardo Remiro Eulateko artzaiak bigarrenez.

Irailaren aurreneko asteazkeneko azokan bestelako lehiaketak ere antolatu dira: Fruitu eta barazki-lehiaketa, Euskal Oiloaren lehiaketa-erakusketa, Gipuzkoako piriniar arrazako  behi-azienda lehiaketa eta Plaza Nagusian astero postua jartzen duten baserritarren Aipamen Berezia. Aldi berean, hainbat erakusketa izango da: Perretxikoak, Euskal Oiloa eta nekazal tresneria eta makinaria.

 

ARDI LATXAREN EDO KARRANTZAKOAREN ESNE GORDINEZ EGINDAKO GAZTEN XLIII. LEHIAKETA

Lehiaketa herrikoi hau Beti – Alai pilotalekuan izango da. Izen eman duten artzainek Idiazabal Jatorrizko Izendapena edo Artzai Gazta elkarteetan aurkeztu beharko dituzte gaztak irailaren 5rako, 12:00ak baino lehen, orduan amaituko baita izen emateko epea.

Gaztak Ordiziako D’Elikatuz Elikadura eta Gastronomia Interpretazio Zentroan jasoko dira irailaren 7an; eta goizeko 9:15etan gaztak Beti Alai pilotalekura eramango dituzte dantzari, txistulari eta dultzaineroek sortutako giroan eta desfile bat egingo da artzain, agintari, epaimahaikide eta Kofradiako kideekin.

Lehiaketa, berez, goizeko 10:30etan hasiko da eta, Juan Mari Arzak lehendakari dela, hainbat sukaldarik, gastronomia-adituk eta kazetarik osatuko du epaimahaia.

Arratsaldeko 13:30ak aldera jakingo dugu artzain irabazleak nor diren eta, ondoren, saritutako gazten enkantea egingo da.

Aurrez, Ordiziako Udalak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak, JOSE MARIA BUSCA ISUSI Jaunari hilondoko aitortza egingo diote, bere jaiotzaren mendeurrenean, Ordiziako Gazta Lehiaketaren antolakuntzan eta epaimahaiean hainbat urtetan egindako lanagatik.  1974 urtean hasi zen lehiaketarekin elkarlanean, urte horretan lehiaketaren araudia idatzi zelarik. “Artzaiek artisau eran latxa ardien esnearekin egindako I. gazta lehiaketa” izena hartuz.

Beti-Alairen ondoko pilotaleku txikian, 2006. urteaz geroztik gazta-lehiaketan irabazle izan diren artzainen gaztak jarriko dira salgai.

 

FRUITU ETA BARAZKI-LEHIAKETA, PERRETXIKO ERAKUSKETA

Jose Migel Barandiaran Plazan ere izango da zer ikusia, bertan egingo baita fruitu eta barazki-lehiaketa eta perretxiko-erakusketa.

Sariak Barandiaran Plazan bertan banatuko dira, eta bertan izango da Baserritarren Postuen Aipamen Berezia ere, irailaren 7an, eguerdiko 12etan.

 

GIPUZKOAKO PIRINIAR ARRAZAKO BEHI-AZIENDA LEHIAKETA

Gipuzkoako piriniar arrazako behien lehiaketa Garagartza Plazan izango da. Herrialdeko abeltzainek bertako piriniar arrazako ganadua jarriko dute erakusgai. Lehiaketaz kanpo,  idiskoen erakusketa ere izango da.

Aurten ere ganadu-lehiaketa herrialde mailakoa izango da, eta soilik piriniar arrazako ganaduena izango da.

Sariak 12:30etan banatuko dira Garagartza Plazan, baita euskal oiloen lehiaketako sariak ere.

 

PLAZA NAGUSIKO BASERRITARREN POSTUEN AIPAMEN BEREZIA

EUSKAL OILOEN XXXV. ERAKUSKETA- FERNANDO OROZCOREN OROIMENEZKO XIII. SARIA

Ordiziako Plaza Nagusian asteazkenero parte hartzen duten baserritarrei Aipamen Berezia egingo zaie. Ordiziako azokara leial etortzen diren baserritarren esfortzuari eman nahi zaio balioa Aipamenarekin.

Iturtxo kalean (Garagartza Plazaren ondoan) Oiloen XXXV. lehiaketa-erakusketa / Fernando Orozcoren Oroimenezko XIII. Sarian honako arrazak aurkeztuko dira: marraduna, gorria, beltza, zilarra eta lepasoila.

 

AZOKA BEREZIKO BESTE POSTU BATZUK

ARBOLEDAN, Beti Alai frontoiaren parean, Idiazabal Jatorrizko Izendapena duten gaztak ipiniko dituzte salgai, eta, gainera, Arabar Errioxako zenbait ardo-egileren postuak ere jarriko dira. Urdaneta, Santa Maria-Andre Maria eta gudarien Etorbidea kaleetan, berriz, eskuz egindako nekazaritzako elikagaien salmenta-postuak egongo dira; hala nola, ogia, taloak, eztia, euskal pastela, gozokiak... Artisautzari dagokionez, zeramika, artilea, larrua, egurra eta abarren salmenta-postuak ikusi ahal izango dira. Goenkalen eta Nikolas Lekuona plazan. Ordizia kalean, berriz, nekazaritza makinen erakusketa ipiniko da.

 

URREZKO KUTXA GARAIKURRA-2016

Beste behin ere Urrezko Kutxa Garaikurra emango zaio azken 10 urteetan lehen postua hiru aldiz lortu duenari. Saria banatu eta hurrengo urtetik aurrera, berriro hasiko gara denbora-tartea zenbatzen sari berri bat banatu ahal izateko.2009. urtean  irabazi zuen lehengo garaikurra Elgoibarko Jesus Ansolak eta 2013an Ricardo Remiro Eulateko artzaiak lortu zuen.

ARDI LATXAREN EDO KARRANTZAKOAREN ESNE GORDINEZ EGINDAKO GAZTEN XLIII. LEHIAKETA

Ordiziako Udalak  Ardi Latxaren edo Karrantzakoaren esne gordinez egindako gazten lehiaketa  antolatu du aurten ere, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiarekin eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenarekin elkarlanean. Datorren asteazkenean izango da, irailaren 7an alegia. Goizeko 10:30etan hasiko da lehiaketa, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia, besteak beste, gastronomia arloko jende ezagunak, kritikariek eta Idiazabal gaztaren inguruko kontuetan adituak direnek osatuko dute. Mahai bakoitzean honako kideak egongo dira:  sukaldari bat, kazetari bat eta Idiazabal Gaztetan aditua den teknikari bat.

LEHENDAKARIA  Juanmari Arzak

TEKNIKARIAK

Joserra Agiriano Barrón (Idiazabal Jatorri izendapeneko teknikaria), Jesus Oleaga  (Idiazabal Jatorri izendapeneko teknikaria), Marta Albisu Aguado  (Idiazabal Jatorri izendapeneko teknikaria), Mari Jose Garcia  (Idiazabal Jatorri izendapeneko teknikaria), Carmen de Vega(Idiazabal Jatorri izendapeneko teknikaria), Patxi Pérez Elortondo  (Idiazabal Jatorri izendapeneko teknikaria), Jesús Salmeron Egea (Idiazabal Jatorri izendapeneko teknikaria).

SUKALDARIAK

 Martín Berasategui (Martín  Berasategui Jatetxea, Lasarte), Hilario Arbelaitz (Zuberoa  Jatetxea, Oiartzun), Pedro Subijana (AkelarreJatetxea, Donostia), Elena Arzak (Arzak Jatetxea,Donostia), Roberto Ruiz (Frontón  Jatetxea, Tolosa), Aex Ewald  (La Tapa Jatetxea, St John Islas Vírgenes USA), Bittor Arginzoniz (Etxebarri Erretegia, Axpe-Atxondo), Pilar Idoate (Europa  Jatetxea, Iruña).

KAZETARIAK

 Mikel Zeberio  (PETRA MORA/ BCC), Oraitz Gartzia Recondo (DIARIO VASCO), Mitxel Ezkiaga (DIARIO VASCO), Tito Irazusta (TELEDONOSTI), Rodrigo Varaona (“Tapas Magazine” Madrid), David de Jorge (Gastronomia aholkularia eta Telebista aurkezlea), Pilar Salas (EFE), Alberto Fernández Bombín (Gastronomoa eta idazlea)

GONBIDATUAK

 Jose Mari Aizega (Basque Culinary Center, Zuzendaria), Pablo Berastegi (Donostia 2016ko, Zuzendaria).      

SARI APARTAK

Gazta-lehiaketak lortu duen maila ikusita eta eskuz egindako Idiazabal gaztari dagokionez protagonista nagusiak artzainak direla aitortzeko hauek dira banatuko diren diru-sariak:

LEHEN SARIA: 1.550 euro - KUTXAren garaikurra – 12.000 etiketa esaldi honekin: ORDIZIAKO TXAPELDUNA, ARTZAIAREN IZENA eta URTEA  eta Diploma

BIGARREN SARIA:  750 euro, ORDIZIAKO UDALAren GARAIKURRA eta Diploma 

HIRUGARREN SARIA:   430 euro, ORDIZIAKO UDALAren GARAIKURRA eta Diploma 

LAUGARREN SARIA: 210 euro eta Diploma

BOSGARREN SARIA: 180 euro eta diploma

ENKANTEA

Ordubata terdik aldera eta gazta lehiaketaren sailkapena ezagutu ondoren gazta irabazlearen enkantea egiten da. Enkantea da, ezbairik gabe, azoka bereziaren unerik ikusgarrienetako bat. Iaz 7.600 eurogatik eraman zuen gazta irabazlea Catalana Occidente aseguru etxeak. Enkantean jasotako dirua Ordiziako San Jose Egoitzara bideratzen da.