JOSEBA INSAUSTI, ETXEAN GARAILE MENDIKO GAZTA BATEKIN
Okeletxe Harategi sareak eraman du gazta erdi txapelduna 8.000 euroren truke
Artzaiek eginiko Ardi latxa gazta Lehiaketaren 43. Ekitaldiko gazta hoberena Ordiziarra da. Maiatzean Joseba Intxaustik bere Esnaurretako txabolan eginiko gazta. Joseba indartsu zebilen azken urteotan; 2012an Legazpian Gipuzkoako Artzai Gazta Txapelketa irabazi zuen eta joan den urteko azaroan Nekazaritza Ministerioak ematen duen “Premio Alimentos de España” al mejor queso saria lortu zuen. Bigarren sailkatua MAUSITXA, E.Z. (Elgoibar) izan da, hirugarrena AIZPEA, E.Z. (Olaberria), laugarrena RICARDO REMIRO (Eulate) eta bostgarrena HNOS. AUDICANA SAEZ DE BIKUÑA, S.C. (IRURAIZ-GAUNA).Enkantea OKELETXE harategi sareak eraman du 8.000 euro ordainduta.
‘Burua zurian gelditu zait”
Joseba Insaustik esan duenez, burua zurian gelditu zaio bere izena entzun duenean. Oraindik saria barneratzeko denborarik gabe, hainbeste laguntzen dioten gurasoei eskaini die eta esan duenez poz handia eman dio bere Aralargo Txabolan egindako mendiko gazta batekin irabazteak horrek duen esanahi guztiarekin.
Eguzkia lagun, nahiz eta goiz berotsua izan, giro jatorrean ospatu da gaur Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkeneroko azokaz eta gazta lehiaketa entzutetsuz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian. Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkeneroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian.
Arratsaldez pelota eta herri kirolak
Arratsaldean (17:30) festak jarraitu egingo du. Profesionalen arteko eskuzko bi pilota partida jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, eta 19:30ean, Joxemiel Barandiaran plazan, Herri Kiroletako erakustaldia egingo da: aizkolariak, harrijasotzaileak, trontza, txingak... Ordiziako Euskal Jaiak igandean bukatuko dira, Lazkao Txiki XXV. Bertsopaper Lehiaketaren sari ematearekin
Lehiaketak. Irabazleen zerrendak
ARTZAINEK LATXA ETA KARRANTZANA ARDI-ESNEZ EGINDAKO XLIII. GAZTA-LEHIAKETA
1.-Saria . 1.550 euro Kutxa Trofeoa. 12.000 etiketa honako esaldi honekin: “ORDIZIAKO TXAPELDUNA 2016" eta ardiak larratzen diren mendiaren izena. Diploma.
Joseba Insausti (Ordizia, Gipuzkoa)
2. Saria.750 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.
Mausitxa E.Z. (Elgoibar, Gipuzkoa)
3. Saria.430 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.
Aizpea, E.Z. (Olaberria, Gipuzkoa)
4. Saria.210 euro eta Diploma.
Ricardo Remiro (Eulate, Nafarroa)
5. Saria.180 euro eta Diploma.
Hnos. Audicana Saez de Bikuña (Iruraiz-Gauna, Araba)
FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETA
FRUTAK
:1.- MADDI IRADI ZABALOENE BASERRIA (Hernani)
2.- RAMON ASEGINOLAZA KALBARIO BASERRIA (Idiazabal)
3.- MUNO BASERRIA Donostia
BARAZKIAK:
1.- PEIO RUBIO (Biolur) TXILLARRE (Elgoibar)
2.- ANTTONI MURGIONDO BEKOETXE BASERRIA (Gabiria )
3.- MUNO BASERRIA (Donostia)
KANPOKOAK
1.- ALEJANDRO ARRIETA XEMEIN (Bizkaia)
2.- SANTOS DUÑABEITIA BERRIZ (Bizkaia)
PERRETXIKU LEHIAKETA. AIPAMEN BEREZIA
1. ZUÑIGA ANAIAK
2. MADDI IRADI
ASTEROKO AZOKAKO POSTU HOBERENEI AIPAMENAK
Montes etxea (Ibarra)
Aldaba Zahar (Tolosa)
Edurne Jauregi . Irabiazpi Baserria. (Baliarrain)
Axun Etxeberria Usurburu Baserria. (Gaztelu)
EUSKO OILOAREN LEHIAKETA
- Lehen Saria. Beltza
Amaia de la Maza (Zarautz)
- Lehen Saria. Gallina Gorria
Uxue Olariaga (Ataun)
- Lehen Saria. Lepasoila
MIkel Albizuri. Abeletxe Baserria (Getaria)
- Lehen Saria. Marraduna
Igor Garmendia (Zaldibia)
- Lehen Saria. Zilarra
Antonio Alvarez (Getaria)
- Lehen Saria . Lotea
Mikel Albizuri (Getaria)
- Bigarren saria . lotea
Antonio Alvarez (Getaria)
- Lehen Saria Goierriko Loteari
Igor Garmendia (Zaldibia)
GANADU LEHIAKETA
SAILA : 1ª Atala: 12-18 hilabete bitarteko bigantxak
1. AITOR ARANA BARRENA Urkimendi Baserria ARRASATE
2. JUAN JOSE URTEAGA ZUBIA. Zokolo-Berri Baserria. ZESTOA
SAILA : 2ª atala: 18-24 hilabete bitarteko bigantxak
1. AITOR ARANA BARRENA Urkimendi Baserria ARRASATE
2. JOSE LUIS URAIN ARRONA Otso-Txiki baserria ELGOIBAR
SAILA : 3ª Atala:2-3 urte bitarteko bigantxak
1. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA
2. GARIKOITZ NAZABAL ETXABE Izar Baserria. ZALDIBIA
SAILA : 4ª Atala: 3-5 urteko behiak
1. JUAN JOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL
SAILA : 5ªAtala: 5-7 urteko behiak
1. JOSE LUIS URAIN ARRONA Otso-Txiki baserria ELGOIBAR
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL
SAILA: 6ª Atala : 7-9 urteko behiak
1. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA
2. GARIKOITZ NAZABAL ETXABE Izar Baserria. ZALDIBIA
SAILA: 7ª Atala: 9 urte baino gehiagoko behiak
1 JUAN JOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL
HAZITIK SORTUTAKO URRIXA ONENA ( ABEREKINGO SARIA
LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA
BURU DOTOREENA DUEN BEHIA ( HEBEKO SARIA )
JULIA JORGE ROMERO Saloña Aurrekoa Baserria. ARETXABALETA.