BELLINIREN ‘NORMA’ ORDIZIAN IZANGO DA ASTELEHEN HONETAN
Royal Operatik zuzenean emango da, Pappanok zuzenduta
Londongo Royal Opera House antzerkitik NORMA opera proiektuko da, zuzenean, Ordiziako Herri Antzokian datorren astelehenean. Tragedia lirikoa da, Vicenzo Bellini da musikagilea eta Felice Romanik idatzi zuen libretoa. Galia da akzioaren eszenatokia, erromatarren okupazioaren garaian, Kristoren aurreko 50. urtean.
Belliniren opera esanguratsuena da, eta betidanik arrakasta gehien izan duena. Norma, sopranoen errepertorioan pertsonai zailenetakoa da. Musikari dagokionez, instrumentazio zaindua eta melodia aberatsa ditu. Izan ere, Norma sortzean, egileak bere lanak sinpleegiak zirela esaten zutenen kritikak isilarazi nahi izan zituen.
Obrak bi zati ditu eta tartean ordu laurdeneko atsedena hartzen du. Emanaldia 20:15etan hasiko da eta 23:30ak jota bukatuko da. Interpreteak Brindley Sherratt, Joseph Calleja, Sonia Ganassi, Vlada Borovko, Niamh Worrell, Matteo Di Lorenzo eta Sonya Yoncheva dira, azken hau Normaren paperen. Antonio Pappanok zuzenduko du orquestra eta William Spaulding eta Genevieve Ellisek koruak.