HIP-HIP URRI! FAMILIAN KULTURA PARTEKATZEKO HILABETE BAT

PLAZA NAGUSIA, Urriak 1, 18:30 h. Ameztu produkzioaren “Rock-eroak” lana.

Ordizian urriko asteburuetan segidako ekintzak egingo dira Hip Hip Urri egitasmoaren barruan:

Urriak 1 – 18:30. Plaza Nagusia – Rock-eroak antzerkia. Babeslea: Eusko Jaurlaritzako  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. 

Urriak 15 – 11:00 – Eskulan Tailerra – mArt denda

Urriak 16 – 12:00 – D’Elikatuz mokau batean tailerra – D’Elikatuz

Urriak 22 + 29 – 11:00 – Ipuin kontaketa – Udal liburutegian

2013an sorrera izan zuen ekimen honen laugarren ekitaldia da aurtengoa eta bigarrena Ordizian eta Goierrin. Helburua, familian, guztiok elkarrekin, kulturaz gozatuz ondo pasatu eta ikasteko aukera eskaintzea. Helburu komun honekin, hainbat erakunde, udalerri eta kultur gune/talde elkartu dira, urriko asteburuetan, kolore oso desberdinak dituzten hamaika ekintza eskaintzeko; antzerkia, dantza, zinema, umorea, ohiturak, natura, elkartasuna…. guztion interes eta jakin mina asetzeko asmoz prestatutako jarduerak!

Etenik ez duen eta hazten doan proiektua da beraz, eta helburua, bide honetan aurrera egitea da herritarron artean kulturara gerturatzeko ohiturak sustatuz. Hip-hip URRI!,October Children´s Month Europar egitasmoaren parte da Holanda eta Berlinekin batera. Erronka sarera herrialde gehiago batu eta zabaltzen joatea da, europako biztanle eta herrien arteko hartu-emanak bultzatuz eta sakonduz.

Beraz, larunbata honetan, Plaza Nagusian, arratsaldeko 18:30etan Ameztu produkzioak “Rock-eroak” lana eskainiko du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako «Kale antzerkia bultzatuz» programaren barruan. “Rock-eroak” pailazo antzezpena da, dibertigarria eta familiarra den umeentzako zein helduentzako antzezpena.… Ameztu Produkzioak David Gutiérrez eta Mikel Hernándezek 2006an sortutako antzerki produktorea da. Geroztik 600 ikuskizunetik gora egin dituzte Euskal Herri osoko plazak eta eszenatokiak algaraz eta ilusioz betetzen, haur zein helduentzat zuzendutako antzerki lanetan.

Lanaren sipnosia: John eta Sardina rockeroak Villapinta de la Aguadaña herri xelebrera hurbildu dira. Bertan "Los Gualapeños" mariatxi talde famatuak bere azkeneko kontzertua eskainiko du, baina John, bere lagun Sardinaren laguntzarekin mariatxien kontzertua bertan behera uztea ahaleginduko da, "Johny Sardina" bere talde Rockeroari lekua uzteko. John, zirkua maite duen soinu Teknikaria da, eta Sardina,  txantxak asko gustatzen zaizkio, Johniri ziria sartzeko inoiz ez du aukerarik galtzen.
Lortuko ahal du "Johny Sardina" Rock taldeak bere bizitzako kontzertua eskaintzea?