MENDIKO GAZTEN LEHENENGO MINTEGIA OSPATUKO DA ASTE HONETAN ORDIZIAN
Ostiralean hitzaldiak izango dira, larunbatean Ordiziako Txapeldunen Txapelduna lehiaketa eta mendiko gazten azoka bi egunetan
Ordiziako Idiazabal Kofradiaren zuzendaritzapean Mendiko Gazten Lehenengo Mintegia egingo da udalerrian asteburuan, ostiralean 15:45etan hasita. Programak hitzaldiak, mahai-ingurua, saroi batera bisita, mendiko gazten azoka eta Ordiziako Txapeldunen Txapelduna ohiko lehiaketa.
Mendiko gaztarekin lotura duten aktore ugariren arteko topaketa antolatzea da helburua eta bitxi gastronomiko hauei merezi duten balioa ematea; horretarako, neguko gaztekin alderatuta dituzten desberdintasunak nabarmenduko dira. Gainera, jardunaldia, artzainak elkarrekin komunikatzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da eta ikuspegi sozioekonomikotik beraien jarduerak sortzen dituen arazoak eta irtenbideak aztertu ahal izango dituzte. Horrela adierazi dute ekitaldiak aurkeztu dituzten eragileek. Tartean, Jose Miguel Santamaria alkateak. Artzainen bizi-kalitatea hobetze aldera jarduteko beharra azpimarratu du, sektoreak mendiaren zaintzan duen garrantzia gogoratuz. (...)
PONENTZIAK
Saioa inauguratu ondoren hasiko dira honako hizketaldiak:
-16:00etatik 16:30era. Gilbert Dalla Rosa jaunaren erakusketa. Slow Food de Bearn-en lehendakaria da, Paueko Unibertsitateko irakaslea, Biodibertsitatearen eta Lehenengo Sektorearen aldeko konpromisoa duena orokorrean, eta gaztaren arloan Ossau-Iraty JDrekin lan egiten du eta askatasunean elikatzen den bearnotar ardiaren defentsan dabilena."Fromages entre ciel et terre" liburuaren egilea. Gaia: La renaissance socio-economique des fromages d´estives dans les Pyrénèes Bearnaises. (Bearnoko Piriniotan transhumantziako gazten biziberritze sozioekonomikoa).
- 16:45etik 17:15era: Fermin Leizaola jaunaren erakusketa. Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Sailaren Zuzendaria. Gaia: Artzainak eta Mendiko Gazta Gipuzkoan.
- 17:45etik 18:15era. Luis Javier Rodriguez Barron jaunaren erakusketa. Lactiker taldearen ikertzaile nagusia. Gaia: Mendiko gaztaren ezaugarri bereizgarriak.
- 18:30etik 19:00era. Luis Javier del Valle jaunaren erakusketa. Aditua eta Gazta Lehiaketa askotan ohiko epaimahaikide. Enpresaria eta aholkularia izateaz gain, idazle turistiko eta gastronomiko gisa aritzen da eta gaztaren eta gaztaren ingurukoaz idazten du bere webgunean (www.dendecaguelu.com) nahiz paperezko komunikabideetan eta digitaletan. Gaia: Europako Mendietako (Picos de Europa) gaztak.
Mintegiari amaiera emateko, 19:15etik 20:00era mahai-inguru bat egingo da bertan dauden artzain guztiek parte hartzeko eta honako hauek zuzenduko dute: Hizlari batek, Euskadiko artzain batek, kanpoko artzain batek eta HAZIko ordezkari batek. Bertan topaketak eman duena aztertuko da. Ukitu ez diren beste gai batzuk etorkizunean mahai gainean ipini behar diren aztertuko da, eta horrekin batera erakunde publiko nahiz pribatuekin bidera daitezkeen lankidetza-beharrak, Jatorri Deituren sektore txiki hau sendotzeko eta orokorrean gazten Jatorri Deitura ere sendotzeko.
MENDIKO GAZTEN NAZIOARTEKO AZOKA
Ordiziako Udalaren gidaritzapean ostiralean 18:00etatik aurrera eta larunbatean, urriak 15, 14:00ak arte Plaza Nagusian Mendiko Gazten Nazioarteko 1. Azoka egingo da eta bertan hainbat herrialdetako artzain gaztagileek hartuko dute parte. Ostiraleko ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da eta larunbatekoa 11:00etatik 14:00etara. Euskadiko eta beste eremu batzuetako mendiko gazten azoka antolatuko da. Gazta hauen aparteko kalitatea ipiniko da balioan eta honekin batera duten ahalmen ekonomikoa hobetzen lagunduko dugu.
MENDIKO SAROIRA BISITA ETA ORDIZIATXAPELDUN LEHIAKETA
Larunbatean goizean Mendiko Gaztako artzainen mendiko saroi bat bisita egingo da.
Segidan, gazta azokaz gain, 12:00etan hasita, Mendiko Gazten Nazioarteko Azokaren egitarauaren barruan egingo da Txapeldunen Txapeldun Lehiaketa. Ordizian iraila hasieran urtero antolatzen den latxa ardiaren artisau-artzainen azken10 lehiaketetako irabazleek hartuko dute parte.