TITTO AGUERRE ARTISTAREN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN
Ostiral honetako inaugurazio-ekitaldian Maddi Zubeldia iparraldeko abeslariak parte hartuko du.Inaugurazioa: urriak 14, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
Urriaren 17tik azaroaren 4ra, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, Ttitto Aguerre iparraldeko artistaren lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Irekiera ekitaldia gainera, berezia izango da. Izan ere, Maddi Zubeldia ziburuko abeslaria izango da inaugurazioan eta aukera izango da haren ahotsaren naturaltasunaz eta xalotasunaz gozatzeko.
Ttitto Aguerre (Uharte Garazi, 1974) Senperen bizi da. 2002. urtean familiaren etxea zaharberritzean, orduan hasi zen Ttitto Aguerre egurraren lanketarekin zinez interesatzen. Maiasturu/zurgina zen bere aitatxiren tailerrean iragandako momentuen oroitzapena ez da seguraski osoki arrotza artista horren hautuan, autodidakta gisa bere lehen zizelketa 2004. urtean egiten duelarik. Ondoren, urte zenbaiten etenaldia etorriko da, artistak bere ikerketan sakontzeko erabiliko duena, batez ere marraztuz. Egurraz bestalde, materia ezberdinak ere esperimentatu izan ditu, altzairua, aluminioa, kobrea, alabastroa edo papera. « Mugak » izenburupeko proiektuarekin, Ttitto Aguerrek bere sorkuntza azkenean publikoaregana helarazi du 2014/2015 urteetan hiru erakusketa ezberdin antolatuz Iparraldean zehar. « Mugak », muga fisiko eta psikikoei buruz urteetan eramandako ikerketaren adierazpen grafikoa da. Muga espazio kontsideratuz, Ttitto Aguerrek, mugaren « barrena » ere miatu izan du. Eta hori da hain zuzen ere « Barrenan » dastarazi nahi izan diguna, aukeratutako obra sail zenbaiten tartean, berritasun zenbait ere lehen aldiz erakustearekin. « Egunsenti », « Kereta », « Mugarri », « Sakonune », « Zohardi » edo bestelako « Zutarri »ek Barrena bete hots.
Erakusketaren katalogoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN