Azaroaren 2tik 13ra izango da eta parte hartzeko deia luzatu da

Ordiziako Udalak, azaroko bigarren asterako, KULTURARTEKO TOPAKETA ASTEA antolatu du. Herriko hainbat eragile bildu da Ordizia Kolore Bilguneak deituta, Ordiziako errealitate kultur anitza nabarmentzeko. Honetarako, ondorengo eragileen partehartzea ezinbestekoa da: Emaneurre, Txoznetako batzordea, Amets Bide, Garagune, Kimetz, Bertso Eskola, tabernariak, Majori Kiroldegia, etab.

Immigrazioaren fenomenoa herritarren artean kezka eta nahasmena sortzen dituen gai nagusi bihurtu da. Seguruenik, hartu duen abiadura eta intentsitateaz gain, ezjakintasunagatik izango da, baina baztertezina den errealitate honen aurrean, ezin ditugu begiak itxi. Herritar arrunt eta botere publikoak behartuta gaude honi aurre egitera, etorkizun hurbilerako izan ditzakeen inplikazio eta ondorioak ezagutzeko. (...)

Ordiziako errealitatea: Egun Ordizia 9.879 herritarrez osatua dago eta hauen %74 Euskal Herrian jaioak dira. Euskal Herritik kanpo jaiotakoen artean, %12 Espainiar Estatuan jaio da, %6 Europar Batasunean eta %8 Munduko beste lurraldeetan.

Ordiziako Udaleko Aniztasun Sailaren helburu nagusia, jatorri ezberdina duten pertsonen arteko elkarbizitza sustatzea da. Horretarako, Udal Harrera Sare Integral bat eratu da, non arlo eta eragile guztiek parte hartzen duten. Honen bitartez, migrazio eta aniztasunaren ikuspegia udalerriko arlo ezberdinetan txeratzen da, eragile guztiak subjektu eraldatzaile bihurtuz.

Helburu hauetara iristeko, hainbat kontu izaten dira zehar-lerroan, hala nola euskara eta euskal kultura (gure markoa delako), Ordiziako jatorri ezberdinetako pertsonen hizkuntza eta kultura (besteen jatorriko testuingurua delako), gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, egoera gutxituan daudenen behar espezifikoak eta bizilagun guztien eskubide eta betebeharrak (elkarbizitzarako arauak)

PROGRAMA

PINTXO-POTE KULTURANITZA -Azaroak 2, asteazkena– Txoznetako Batzordekoek pintxo-pote kultur anitza dinamizatuko dute BATUKADAren erritmoak jarraituaz, herriko jendea hurrengo astean izango den KULTURARTEKO TOPAKETAREN jakinaren gainean jartzeko.

IPUIN KONTALARIA (Arabiera eta euskaraz) -Azaroak 8, asteartea- Idoia Sánchez eta Maryam Jdirak bi hizkuntza horietan kontatuko dituzte gazteenentzat ipuinak. Barrenako Liburutegian izango da, arratsaldeko 5:15etan.

ZINE ALTERNATIBOA –Azaroak 9, asteazkena-Almanya, Ongi Etorri Alemaniara pelikula ikusi ahal izango da. Azaroko asteazken guztietan, kulturaniztasunarekin lotutako pelikulak jarriko dira Zine Alternatiboko Zikloan.

GOAZEN ORDIZIA “berezia”.-Azaroak 10, osteguna-. Ikasturtean zehar astero egiten den aktibitate honetan, herrialde desberdinetatik etorritako boluntario ugarik hartzen du parte, beste hainbat boluntarioekin batera. Azaroak 10eko Goazen Ordizia berezia egin nahi dugu, kanpotik etorritako guzti hauen ekarpena nabarmendu eta aitortuz.

MUNDU ZABALEKO ARROZAK -Azaroak 12, larunbata-Herrialde desberdinetako taldeak arroza egiteko modu anitzak erakutsiko dituzte larunbat goizean Ordiziako Plaza Nagusian. Herritar guztiak gonbidatuta daude dastatzeko!

HENNA eta TEAREN ZEREMONIA.Arroza egiten ari diren bitartean, beste bi tailer hauek ere egongo dira plaza berean.

HERRIKO BERTSOLARIEN PARTE HARTZEAere izango da goiz horretan, kultura aniztasunaren euren interpretazioa eskainiaz.

CRICKET ERAKUSTALDIA -Azaroak 12, larunbata- Arratsaldeko 5-etan, Pakistango Cricket taldeak, joko honen inguruko erakustaldia egingo du herriko frontoian.

Nepal, Hegoamerika eta Euskal DANTZAK ere ikusi ahal izango dira frontoian.

BIZILAGUNAKAzaroak 13, igandea-. SOS Arrazakeriak bultzatutako bazkarien proiektu globalean partehartzea.