Inaugurazioa: azaroak 11, ostirala, arratsaldeko 19:00etan

Azaroaren 14tik abenduaren 2ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan “Ortzadar Ordizia VII. Argazki erakusketa” izango da ikusgai. Erakusketako ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da.

Ortzadar Argazki Elkartekohainbat partaideren lanak daude ikusgai: Aitzol Arruabarrena, Amaia Oar-Arteta, Angel Fernandez “Sakatxa”, Carlos Iraeta, Francisco Albarran, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero,  Miguel Cavero, Juan Mendizabal, Fran Pedrouso eta Unai Arnaz.

Erakusketarako egindako triptikoan horrela aurkezten da erakusketa:

“Marseillara joan nintzen.  Errenta txiki batek gastuak ordaintzen laguntzen zidan eta gogotsu lan egin nuen.  Leica aurkitu nuen orduan.  Nire begien luzapen bihurtu zen eta aurkitu nuenetik ez naiz banandu beragandik.  Egun osoan zehar kaleetan zehar ibiltzen nintzen, urduri eta jauzi egiteko prest, bizitza "harrapatzeko" pronto, bizitza babestuz bizitzeko ekitaldian.  Guztiaren aurrean, nire begien aurrean gertatzen ari zen egoera baten esentzia osoa argazki bakar batean harrapatzeko nahia nuen.”  Henri Cartier-Bresson (Argazkilaria 1908-2004)

“Argazkiak ezin du errealitatea aldatu baina errealitatea erakuts dezake". Fred Mc Cullin (Fotokazetaria).

“Garrantzitsuena ez da kamera, baizik eta begia”. Alfred Eisenstaedt (Argazkilaria 1898-1995)

“Memoriak ez ditu pelikulak gordetzen, argazkiak gordetzen ditu”. Milan Kundera (Idazlea 1929)

“Koadro bakoitzean beti bi pertsona daude:  argazkilaria eta ikuslea”. Ansel Adams (Argazkilaria 1902-1984)Esaldi hauekin Ortzadar Argazki Elkartearen erakusketari sarrera egin nahi izan diogu eta aldi berean argazkietara gerturatzen gaituzte. Elkarteak erakusketa antolatuz urteroko hitzordua zintzo bete du.  Erakusketan Ortzadarreko 12 bazkideren 36 argazkiak jasotzen dira eta beraien begiradaren bitartez, irudien bitartez, paisaiak, begiradak, objektuak, uneak eta abar jasotzen dira era oso pertsonalean eta aparteko sentipen eta emozioak eskaini eta islatzen dituzte.

Zale guztiei zabalik


Erakusketa abenduaren 2ra arte Barrena Kultur Etxean ikusgai izango dute argazkizale guztiek eta publiko orokorrak.

Asteartero, 19:00etik 21:00ak bitartean Barrena kultur etxean duten lokalean biltzen dira elkarteko bazkideak, argazkigintzaren inguruan sortzen diren askotariko gaiei buruz hitz egiteko, esperientziak konpartitzeko edo irteera eta tailerrak antolatzeko.

 Erakusketa datorren ostiralean inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan.