CONDUCTUS ENSEMBLE TALDEA BARROKO AIRE-ren HIRUGARREN KONTZERTUAREN PROTAGONISTA
Kontzertua igande honetan, Parrokian, arratsaldeko 18:30ean, J.S. Bachen Magnigicat lanarekin.
Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Igande honetan izango da Barroko Aire egitarauaren hirugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 6:30etan. Bertan, proposamen interesgarria CONDUCTUS ENSEMBLE taldeak eskainiko duena: Bach-en Magnificat eta BWV 29 Cantata.
Andoni Sierrak 2002. urtean sortu zuen Conductus Ensemble musika elkartea, eta musikari profesionalez nahiz zaleez osatutako instrumentu eta koru taldea da. Sortu zenetik 100 kontzertu baino gehiago eman dituzte hainbat ziklo eta jaialditan: Kursaal Fundazioan, Euskalduna Jauregian, Complutense Zikloan (Madrilgo Auditorio Nazionalean), Donostiako Hamabostaldian, Toulouse Les Orgues-en, eta Zenarruzako Antzinako Musika jaialdian, besteak beste, eta beti izan dute kritikaren eta jendearen babesa.
Adituak dira garai guztietako musika korala interpretatzen, eta kontzertuan eskaini dituzte obra hauek, besteak beste: “Vísperas de la Beata Virgen” ( C. Monteverdi), “Pasión según San Juan”, “Misa en si m”, “Integral de motetes” eta “Pasión según SanMateo” (J.S. Bach), “Réquiem” (W.A. Mozart), “Réquiem Alemán” (J. Brahms) eta “Réquiem de Duruflé”.
2014. urteaz geroztik, kontzertuak eskaintzen dituzte aldizka Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikan, “Koruko Andre Mariaren Musika Kapera” izenarekin (www.capillasantamaria.com). Hurrengo programen artean azpimarratzekoak dira “La Creación” (J. Haydn) eta “Misa en do menor” (W. A. Mozart).
Andoni Sierra, elkartearen sortzaile eta zuzendaria, goi-mailako tituluduna da piano, klabe, musika teoria eta orkestra zuzendaritzan, eta, halaber, Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean.
Magnificat-en bertsiorik garrantzitsuenetako bat, ezbairik gabe, Johann Sebastian Bach-ena (BWV 243) da. Kantatetan ez bezala, Magnificat-en oinarria Bibliako testu bat (Lucas 1, 46-55) da; testua ez dago urte eklesiastikoari lotuta eta jaiegun handietako mezaren aurretik jotzen zen, eta horrexegatik da kantatak baino laburragoa. Bach-en Magnificat-en lehenengo bertsioa Gabonetako bezperetan entzun zen 1723an Leipzig-en. Gabonetako lau ereserki zituen eta mi bemol maiorrean konposatuta zegoen. Geroago, partitura re maiorrean berridatzi zuen, gabon-ereserkiak kendu eta tronpetak erantsi; horixe da guganaino iritsi den bertsioa.
Ezbairik gabe, musika dastatzeko eta disfrutatzeko programa igande honetan Ordiziako Eliz Parrokian