LARUNBATEAN GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA NAZIOARTEKO KORTO LEHIAKETAREN FINALA HERRI ANTZOKIAN
Gizakiaren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin batera ospatuko da, arratsaldeko 19:00etan
Lehiaketa hau, Ordizian garatzen ari garen Giza Eskubideak Herrira proiektu orokorraren ataletako bat da. SarreRa dohan gonbidapenarekin Barrena Kultur Etxean eskura daiteke edo egun berean arratsaldean Herri Antzokian.
Esan behar dugu 130 korto jaso ditugula munduko hainbat herrialdetatik: Uruguay, Paraguay, Finlandia, Frantzia, Thailandia, Taiwan, Errusia, Brasil, Suiza, Colombia, Venezuela, Italia,Canda, Hungaria, Australia, Iran etab.
Ikuskapen komisio batek 130 korto horietatik 18 korto hautatu ditu.
Ondoren parte hartze prozesu bat eraman da aurrera eta Ordiziako 64 herritarrek eta hainbat eragilek 12 korto onenak, “finalistak” aukeratu dituzte.
Abenduak 5ean 17:00etan Giza Eskubideak Herrira Korto Lehiaketako epai mahaia bildu da eta Aho batez korto onena aukeratu da.
Abenduak 10ean Ordiziako herri antzokian izango den ekitaldian, finalean egon diren 12 kortoak ikusteko aukera izango da. Epai mahairen epaia jakingo da eta nazioartetik iritsitako korto onenari eta goierriko egilea duen korto onenaren saria Emango dira. Ikusleek publikoaren saria zein kortok irabaziko duen erabakiko dute.
Finalera iritsi diren kortoak:
Metros útiles. (Espainia)
Tablo-a. (Espainia)
The photographer.(Espainia)
Toro.Txekiar Errepublika
The slow life Raúl Mico. Espainia
PunishmentIsland. Uganda
Brothers. Erresuma Batua
Egun batean. Frantzia
Portrait of a wind. Espainia
Tras los numeros. Espainia
Beti bezperako koplak. Euskal Herria
Un día de campo. Uganda
Sarrea dohan gonbidapenarekin Barrena Kultur Etxean eskura daiteke edo egun berean arratsaldean Herri Antzokian.