Finala joan den larunbatean ospatu zen Herri Antzokian

Epaimahaiaren erabakia hauxe izan da: Nazioarteko Lehiaketan Kortorik onena 1.000€ko saria:       “Haiti Tablo-A”    Espainiako ekoizpena. Zuzendaria Mario Torrecillas. Publikoaren saria 300€:: Metros útiles”  Espainiako ekoizpena. Zuzendaria David Cervera. Goierriko egilea duen kortorik onenaren saria 300€: “Jakintza Ikastolako ikasleentzat”.

“Haiti Tablo-A”Kortoaren egileak 1.000€ko saria jasotzean, dirua kortoan agertzen den ikastetxea eta bertako ikasleen hezkuntzara bideratuko dela jakinarazi zuen.

Lehiaketari buruzko beste datu batzuk:

 

Esan behar dugu 130 korto jaso ditugula munduko hainbat herrialdetatik: Uruguay, Paraguay, Finlandia, Frantzia, Thailandia, Taiwan, Errusia, Brasil, Suiza, Colombia, Venezuela, Italia, Canda, Hungaria, Australia, Iran etab.

 

Ikuskapen komisio batek 130 korto horietatik 18 korto hautatu ditu.

 

Ondoren parte hartze prozesu bat eraman da aurrera eta Ordiziako 64 herritarrek eta hainbat eragilek 12 korto honenak “finalistak” aukeratu dituzte.

 

Azkenik, artea eta ikus entzunezkoen profesionalez (Sara Cozar, Teresa Calo, Iñaki Garmendia) eta udal ordezkariez osaturiko epai mahai batek irabazleak hautatu ditu.