Ezkerretik, Santamaria alkatea, Anocibar, Ruiz, Zabala, Salutregi eta Fernandez zinegotzia.Pablo Zabalak, Maite Salutregik eta Laida Ruizek jaso dituzte beste sariak

EukeneMartinez de Lagos Gasteizko EHUn Arte Historia irakaslea eta Juanjo Usabiaga Gasteizko EHUn Arte Historia irakaslea osaturik, ARTE PLASTIKOEN VIII. “GOIART 2016 – ORDIZIA SARIA” LEHIAKETAren epaimahaiaelkartu da eta honako sari hauek ematea erabaki dute:

LEHENENGO SARIA: 3.000 euro, “El joven pintor” izeneko collagea lanari, Iruñean bizi den David Anocibar Arroqui (Iruñea-1977) aurkeztuta.

         Epaimahaien iritziz lan honetan genero eta formatu tradizional batez (erretratu bat) egindako berrinterpretazio pertsonala baloratu da. Irudia zetazko paper-tiraz osatu da, euskarriaren gainean itsatsirik. Erabilitako prozedurak, ez oso ortodoxoa makina bat erreferentzia historiko dituen genero bat izateko, irudikatutakoa lausotzen edo zehazten duen ikus-jolasa sortzen du. Erabilitako koloreen argiaren eta itzalaren bitartez pertzepzio aldagarria ahalbidetzen da, eta hainbat forma-xehetasun eta xehetasun kromatiko iradokitzen du, behatzen den angeluaren arabera

 

 

 

 

 

 

BIGARREN SARIA: 1500 euro, "Desnudo anonimo" izeneko pintura (teknika mistoa) lanari Getxon bizi den Pablo Zabala Arana (Getxo - 1994)     aurkeztuta.

         Irudiaren tratamendua baloratu da, adierazpen piktoriko hutsa den emakumezko biluzia.  Gorputza enpasteez eta pintzelkadez eraiki da, lanketa kromatiko sakon batekin, non tonu batzuek gogora dakarkiguten paleta manierista. Hondo beltzaren gainean ikuspuntu apal eta ausarta darabiltza, emakumearen gorputza ikuslearen aurrean jartzeko iragazkirik gabe, aurrez aurre dagoen modeloaren biluzi ariketa bailitzan. Esperimentazio plastikoak eta aurpegi zehaztugabeak emakumearen gorputza objektualizatzeko asmoa urruntzen du, benetan interesatzen duena agerian gera dadin; pintura.

 

 

 

 

 

 

 

 

HIRUGARREN SARIA: 900 euro, "Oskolak” eskultura (zeramika gres txuria Tierra sigilata) lanari,  Ezkio-Itsason  bizi den Maite Salutregi Aramendi (Eibar, 1963) aurkeztuta.

         Bi arte-adierazpen osagarri konbinatu izana baloratu da: zeramika eta argazkia. Hiru zeramika-pieza zuriak forma eskultoriko irekiak dira, forma-aniztasun handia iradokitzen dutenak. Aniztasun hori argazkien bitartez finkatzen eta aldatzen da aldi berean. Horrela, argazkiek piezez ematen diguten ikuspegiak txundimena eta harridura sortzen ditu, egon ez dauden forma organikoak iradokitzen baitizkigu.

 

 

 

Epaimahaiak erabaki du, aldi berean, Goierrin jaio edo bizi den artista baten lana 600 euroekin saritzea. Hain justu, Lazkaon bizi den Laida Ruiz Juarros (Lazkao 1996) "Izenburik gabe" pintura (akuarela) lana izan da.

         Obra anbiguoa, definiziorik gabea sortzea den jolasa baloratu da, marrazkia eta margola, keinua eta grafia, trazuak eta zirriborroak den lan bat.  Irudikatutako figurak ere zalantzagarriak, lausoak dira; trazu eta grafismo beltz nahaspila batek nabarmendu edo ezkutatzen ditu; zehaztugabeak dira, giza edo animalia-irudiak, arruntak eta itxuraz xaloak. Proposamena abstrakzioa eta figurazioa ere bada. Ageriaz jartzen du dikotomiak gainditu izana, XX. mendeko bigarren erditik aurrera airearen konkistetako bat.

 Jasotako obra kopuru guztiak kontuan hartuta, aukeraketa bat egin du epaimahaiak. Horretarako, estilo eta lan-joera desberdinei begiratu dio. Horiek guztiak Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan jarriko dira ikusgai, abenduaren 21etik urtarrilaren 4a bitarte arratsaldeko 6etatik 8etara. (Jai egunak eta abenduaren 24an eta 31an itxita).

Sari banaketa, abenduaren 21ean izan da, Barrena Kultur Etxean, eguerdiko 11:30etan.

ARTE PLASTIKOEN VIII. “GOIART 2016 – ORDIZIA SARIA”  LEHIAKETAra 45 artista aurkeztu dira, guztira 65 lanekin. Hona hemen arte-diziplinatan banatuta:  pintura  (40), eskultura (15), argazkiak (3), Collage (2) eta ikus-etzunezkoak (5).

Artisten jatorria, berriz: Gipuzkoa (35), Araba (2), Bizkaia (5), Nafarroa (2) eta Lapurdi (1)

Erakusketarako honako pertsona hauen lan bana aukeratu da:

Mikel Aramburu

Agustin Vaquero

Ttito Aguerre

Udane Juaristi

Iñigo Sesma

Imanol Aizpuru

Maite Carrillo

Iñigo Salaberria

Alberto Letamendi

Alvaro Aroca

Franz Arzuaga

Ainhoa Akutain

Mª Teresa Martinez

Mauricio Vergara

Maider Urretabizkaia

Susana Ferreira

Xabier Anunzibai

Amaia Santamaria

Mikel del Rio