ANTZERKI GARAIA PROGRAMAREN XXIII EDIZIOA, PREST!
Urtarrilaren 13an hasiko da Ordizian "Idiot txou" lanarekin.
Urtarrilarekin batera Ordiziako Herri Antzokiak eta Besaingo Usurbe antzokiak zabaltzen dituzte bere eskenatokiak “Antzerki Garaia” programazioari. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin. Jakina denez, kanpaina horrek 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerti-denboralditxoaren hogeitahirugarren ekitaldia da.
Azken urte hauetako balorazioak positiboak izan dira eta Beasain eta Ordizia elkarrekin egindako lana ikusleen mesedetan joan da, Goierrin antzerti-denboralditxoa eskainiz. Oraingo honetan euskal antzerkigintzaren produkzioa oparoa da eta hori aurten ere programazioan isladatuko da; 8 lanetatik sei euskaraz izango dira.
Teloia Ordiziako Herri Antzokian altxatuko da urtarrilaren 13an. Ados teatroak “Idiot Txou” lana aurkeztuko du Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hormaza antzezleekin.Umoretik abiatuta “Idiot Txou” ikuskizunak zuzeneko irratsaio bat aitzakitzat hartuta gaurkotasunaren analisia egingo du.
Urtarrilaren 20an, Beasaingo Usurbe Antzokian, “No te vistas para cenar” komedia taularatuko da, gaur egungo vodevila eta enredeko komedia. (Lan honek bi saio izango ditu: 20:00 h eta 22:15 h.)
Otsailak beste bi lan ikusteko aukera eskainiko ditu. Lehena, otsailaren 17an, Ordizian. Bertan Yasmina Rezaren “Jainko Basatia” lana antzeztuko da, Aitziber Garmendia zaldibitarrarekin, Tessa Andonegirekin, Andoni Agirremezkortarekin eta Mikel Losadarekin. Mundu osoan ibilbide oparoa egiten ari den lana, orain euskaraz.
Otsailaren 24an, Beasainen, Hika antzerkiaren azken lana “Koaderno Zuri”. Itziar Ituñok, Miren Gonejolak eta Agurtzane Intxaurragak taularatzen dute Lorcaren “La casa de Bernarda Alba”ren oinarritutako “Koaderno zuri” lana, estutasuna, poesia, emozioa eta umorea nahasten duen lanak.
Aurten ere, martxoan, beste artista ordiziar baten bisita izango dugu (iaz Maria Reyes Arias izan zen) Ordiziako Herri Antzokian. Martxoaren 10ean Malagako La Mordiente Teatroren “Crak! La rebelión de las lágrimas” lana ikusteko aukera izango da eta antzezle-zerrendan Garikoitz Lariz ordiziarra.
Martxoaren 17an, Beasainen Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzitako “Francoren bilobari gutuna”. Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejaburen bat-egitea euskarazko antzerkiaren albisterik onenetakoa izan da, 'Errautsak' eta 'Hamlet' bezalako perlekin. 'Francoren bilobari gutuna' dakar orain, gaixotuta dagoen komunitate baten erradiografia.
Eta bukatzeko, apirilean beste bi lana, lehena apirilaren 7an Beasainen “Dexoxirribonukleiko” komedia zientifiko musikala eta apirilaren 21ean amaiera emango zaio zikloari Ordizian “Sarean kateatuak” lanarekin.
Funtzio guztiak gaueko 22:15ean, sarrerak azken urtea hauetan bezala 10 euro saio bakoitzeko,izango dira, saio bakoitzeko 10 euro. Sarrerak Ordizia kasuan aldez aurretik Barrena Kultur Etxean lor daitezke eta Beasainen Serbikutxa zerbitzuaren bidez ere bai.
Abonua ere oso formula erabilia da eta aurten denboraldi osorako abonuaren salneurria 60 eurokoa da. Eta abonoarekin batera Foru Aldundiko Bono Kulturala eskura daiteke deskontua lortuz.