ORDIZIAKO 750. URTEURRENA PRESTATZEKO ERAGILEEK PARTE HARTZEA ESKATZEN DA
Datorren astean gaika antolatutako bilera desberdinak egingo dira
2018an Ordizia sortu zeneko 750.urteurrena ospatzeko, hainbat eremuetan sor daitezkeen ekimen edo kezkak bildu nahi ditu Ordiziako Udalak. Zentzuzko gertaera egiten ahalegindu beharko litzateke, mugiaratzailea, ekintzen alor guztien arteko oreka ezarrita:kultura eta horren adierazpideak, historia eta ondarea, kirola, zientzia eta espiritualtasuna, teknologiak, ingurumena, ekonomia, eta abar.
Herriko sektore guztiek parte hartu beharko lukete, bakoitzak bere moduan.Kirol, kultura, gizarte eragileak… Ordiziaren errealitatea ezagutzen dutenak. Ospatu nahi den 750.urteurrenerako hausnarketa egin dadin eskatu nahi da eta “Ordizia 750 urteurrena” ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaie herriko eragile guztiei.
Egingo diren ekarpenak abiapuntutzat hartuko dira, eta indarrak biltzen saiatu, ideiak elkar trukatzen eta parte hartzea bultzatzen.
Hala, hurrengo egunotan Barrenan aurreikusitak dauden azpitaldeen bilera datak hauexek dira eta parte hartzera gonbidapena luzatzen da:
- Martxoak 13, 19:00: Eduki zientifikoak. ikerketa eta hedapena arlo desberdinetan: historia, artea, zientzia, gizartea,... Ekintzak: hitzaldiak, jardunaldiak, erakusketak, argitalpenak...
- Martxoak 14, 19:00: Aisia-Jaiak/Jolas–jarduerak/Kultura hedapena, sorkuntza / Kirola: urteurrenari bisibilitatea emateko urteko ekintzen egutegiaren barruan, berezko eta aparteko ekintzak txertatzea.
- Martxoak 16, 19:00: Garapena / Ekonomia feria, hirigintza, merkataritza.... Etorkizuneko Ordizia irudikatzeko laborategiak – “Lab”-