OSTIRALEAN LA MORDIENTE TEATRO-K “CRACK! LA REBELIÓN DE LAS LÁGRIMAS” ANTZEZLANA ESKAINIKO DU.
Garikoitz Lariz aktore ordiziarrarekin
Ostirala honetan, hilaren 10ean, gaueko 10:15ean, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren bostgarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Malagako konpainia den La Mordiente Teatro-k aurkeztuko duen "Crack! La rebelión de las lágrimas” lanarekin eta Garikoitz Lariz aktore ordiziarrarekin. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.La Mordiente teatro Malagan 2017. urtean sortutako konpainia dugu. Denbora honetan hainbat lan taularatu dituzte hala nola, Sarah Kaneren ‘Reventado’ edo Steven Berkoffen “Decadencia”, biak MalagaCrea jaialdian sarituak. 2012. urtean “Crack!” estrenatzen dute Malagako Nazioarteko Antzerki Jaialdian.
Ostiralean Herri Antzokian aurkeztuko duten lanean, Cynthia García, Garikoitz Lariz, Susana Vergara eta Pedro Lanzas antzezleek hartuko dute parte.
CRACK!ek hiru norbanakoren bizitzaren istorio zatitua kontatzen digu. Ana eta bere intimitatea argazkien eta testuen bidez ezagutzen dugu. Ricardo, berriz, ez da nekatzen lana bilatzen. Lana topatzen duenean eta alaba etortzen da, unerik txarrenean, baina umorez eta garraztasunez familia askoren egoera azaltzen digu. Alaba sistemari begiratzean ateratzen dugun emaitza da; zentzu bat, aldaketa bat bilatzeko eta normaltasunarekin amaitzeko eta norbere buruagatik erabakitzeko oihu bakartian islatzen den malkoen altxamendu bat.
Antzerkiarekin hitzordua ostiralean Herri Antzokian eta aukera ezinhobea Garikoitz Lariz, artsita ordiziarraren lana zuzuenan ikusteko. Sarrerak aldez aurretik salgai Barrena Kultur Etxean.