ASTEROKO ARGAZKIAK: ORDIZIA “LAS PIEZAS”ETIK eta GELTOKIA
Aste honetan bi posta-txartela ekartzen ditugu, Bartzelonako Casa Figuerolak egin zuenak, bakarrik Graficas Aralar inprimategiak saltzeko serietik. Bata “las piezas” izeneko lekutik Ordiziako ikuspegi orokorra, bertan lehen planoan sail laboratua, gero errugbi-zelaia izan zena eta bigarren planoan San Bartolome auzoko eraikinak, ezkerrean Oxivol bateria fabrika zaharra. Bigarren argazkia tren geltoki zaharra dugu. Ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI.
Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?
Jasoko ditugun komentarioen artean, “Ordizia doinuak-danborrada” CDa zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO) , edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, martxoaren 31 arte.