AHOZ AHO JAIALDIA OSTEGUNEAN ETA OSTIRALEAN BARRENAN
Ostegunean, 18:00etan, Urdanetako Ikasleak, Kamel Zouaoui (Algeria) eta Dorleta Kortazar (Euskadi) / Ostiralean, 22:00etan, Narrazio lehiaketaren finala eta Gala Nagusia
Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia azken txanpan sartzen da aste honetan.Pasa den larunbatean Amaia Elizagoienek eta Marissa Palique peruarrak saio liluragarria eta ariña eskaini zuten Barrena Jauregian. Beraiekin Jakintza Ikastolako ikasle batzuk beraiek sortutako ipuinak eskaini zituzten. Urtero bezala ikastaro bat izan da Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan ahozkotasuna lantzeko umeekin. Aurten ikastaroaren irakaslea Beatriz Egizabal izan da, Euskal Herriko narratzaile ezaguna. Astelehenean jaialdiak geldiunea egin zuen Goiztiri AEK Euskatelgian eta asteartean eta asteazkenean umeentzako saioak Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan. Nerea Ariznabarreta, Mariano Hurtado eta Izaskun Mujika Ordiziako ikastetxeetara gerturatu dira bere lana eskaintzera.
Ostegunean, arratsaldeko 6etatik aurrera Barrenan izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: Kamel Zouaoui (Algeria) eta Dorleta Kortazar (Euskadi), eta beraiekin batera saio honetan Urdanetako Ikastetxeko narratzaile trebeak ere izango dira.
Kamel Zouaoui narratzaile frantses-argeliarra da. Saint-Etiennen jaio zen (Frantzia), eta 9 urterekin hasi zen antzerkian, “hastapenetan” zegoen aktor- talde batean Charlie Chaplinen pertsonaia aldizka interpretatuz. Ariane Mnouchkine-rekin topo egin zuen, eta hori erabakigarria izan zen aktore bihurtzeko erabakia hartzeko. Jean Dasté, Oscar Castro eta Annie Fratellinirekin aberastu zuen bere esperientzia. Nasr Eddine karakterearen deskrubimendua, haren eromena eta kondairazko bizitzako hainbat pasadizo, errebelazio bat dira berarentzat, eta sormen-lanerako iturri. Sakonki humanista, guztiz konprometituta dago Frantziako eta atzerriko gizarte-jatorri guztietako gazteekin antzezteko eta hitz egiteko artearen transmisioarekin. 2010eko abuztuan, bere lehen Festival Off Avignon-en ondoren, “Les fils de zouaves” (Zuaboen semeak) konpainia fundatu zuen lagun talde batekin.
Nasredine Hodja-ren aventurei buruzko trilogia baten egilea da, eta, “Parece más como el mar” konposatu du berriki; deserriari buruzko istorio bat, deserri unibertsalari buruzkoa.
Ostirala honetan, hilaren 24an, Ordiziako Barrena Kultur Etxean, gaueko 10:00etan, Ahoz-Aho Jaialdiaren Ikuskizun nagusia ospatuko da, Narrazio Lehiaketa finalarekin batera.
Ipuin eta istorioen berotasunak bildu egin gaitu, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri honetan; narrazioaren irakasleek ilusioaren garra piztu dute gure baitan. Jaialdiari amaiera emateko, hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Ordiziako Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua esan dugun bezala ostiralean izango da, martxoak 24, 22:00etan.
Gaueko sua Ahozko Kontakizunen V. Lehiaketako hiru finalistek piztuko dute: Ane Gebara (Gasteiz), Maider Alzelai (Arrasate), Amaia Pagola (Tolosa). Jaialdia amaitzean bigarren edizioaren irabazlea zein izan den jakingo dugu.
Istorioek eta ipuinek sorginduko gaituzte, ez dugu edari magikoen beharrik izango. Narrazioaren aztiak gonbidatu ditugu horretarako: Kamel Zouaoui algeriarra eta Izaskun Mujika, Dorleta Kortazar, Amaia Elizagoien, Nerea Ariznabarreta, eta Mariano Hurtado Euskal Herriko narratzaileak