“GALIZIAKO KOLOREAK: GALIZIAR AKUARELISTAK” ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN
Apirilaren 24tik maiatzaren 12ra. Inaugurazioa: apirilak 21a, ostirala, 19:00etan
Ostirala honetan, hilak 21ean, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Galiziako koloreak: galiziar akuarelistak” izeneko erakusketa zabalduko da. Bertan 10 galiziar artisten 30 lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 12ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita). . Inaugurazioa ostirala honetan izango da, arratsaldeko 7etan.
Enrique Ochotorena, erakusketaren koordinatzailea zera dio erakusketaren inguruan:Galiziarekin lotura handiak ditut, baina lotura afektiboez, lagunez, bere edertasun naturalaz gain lotura artistikoak daude, eta gainera urte batzuetan "Encontros con el Arte" eta “Simposios de Acuarela” topaketetara joateko aukera izan dut, eta artea ikuspegi ugaritan arnasteko aukera izan dut.
Gipuzkoara akuarelaren teknika gerturatzeko asmoarekin, beste erkidegoetan dagoen “saltsa” gertutik erakusteko aukera eskaintzen dut. Euskal akuarela, Kataluniako eta Valentziako akuarela erakusketak koordinatzen denbora daramat eta orain, gaur, Galiziar Akuarelaren erakusketa txiki bat erakutsi nahi diot jendeari, zenbait pintoreren pintzelen eskutik.
Galizia lurralde eder horretako bazterrak azaltzen dira, itsasoari, hiriari, edo landari lotutakoak, eta amets egitera bultzatuko gaituzte, berriro gerturatzera edota lehen aldiz joatera agian bere paisaietara bere edertasun handiaz gozatzera.
Erakusketa txiki hau ikustera etortzen den jendeak gozatzea espero dut, eta Galiziako zati txiki bat eramatea gogoan.
Eskerrik asko, beste behin ere, Ordiziako Udalaren Kultura Sailari eta Barrena Kultur Etxeari, beraien prestutasunagatik eta gaitasunagatik.