ASTEROKO ARGAZKIA: 1960-70 hamarkadako Ordizia.
1960-70 hamarkadako Ordizia dugu ikusgai Goierri ingurutik ateratako bi argazki hauetan. Nazional 1 errepide zaharra lehen planoan, San Bartolometik bere sarbide arriskutsuarekin, San Bartolomeko baratzak (gaur egunean Eroski), Urdaneta kalea, alde zaharra, erresidentzia edo hospitale zaharra… Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?
Jasoko ditugun komentarioen artean, “VILLAFRANCATIK Ordiziara historiaz jositako bidea” liburua zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO) https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, apirilaren 30a arte.