Gaurko argazkia Victoria Antolinek utzi digu, bertan talde argazkia ospakizun batean, baina ez digute zehaztu zer motako ospakizuna, ezta non ospatu den ere. Gure informatzaileak izen batzuk pasa dizkigu: Marcelino eta Victoria Antolin, Julia Barcenilla, Alvarez, Obdulia Sanmartin (bandurriakin dagoena)… baina askok falta dira oraindik eta agian norbaitentzat ezagunen bat egon daiteke argazkian. Hala bada eskertuko genuke zuen ekarpenak.

Jasoko ditugun komentarioen artean, “VILLAFRANCATIK Ordiziara historiaz jositako bidea” liburua zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO) https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, maiatzaren 31a arte.

Apirileko zozketan Milagros Gonzalezi tokatu zaio zozketatutako liburua.