HERRIKO KUADRILLEI BILERA DEIALDIA, SANTA ANA JAIEI BEGIRA
Datorren ostegunean, maiatzak 11a, izango da bilera, 19:00etan, Udaletxean
Ordiziako Udaleko Jai batzordeak bilera baterako deia egin die herriko kuadrillei Santa Ana jaiei begirako hainbat gaiei buruz hitz egiteko. Bilera datorren ostegunean izango da, 19:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan. Honako gaiak tratatuko dira: iazko jaien balorazioa, 25eko gaupasa eta goizaldeko danborrada (matutina), Kuadrillen eguna eta festetako programa. Bileran hartuko diren erabakien garrantzia ikusita, dei berezia egiten zaie kuadrillen ordezkariei bileran parte hartzeko.