ERDI ARORA ITZULIKO DA ORDIZIA ASTEBURUAN
Erdi Aroko azokaren XXII. edizioa egingo da larunbatean eta igandean Plaza Nagusian eta haren inguruetan
Ordiziako Alde Zaharra edo gune historikoa, berriro ere Erdi aroko edo Aintzinako periaren eskenatokia bihurtuko da. Aurten XXII. edizioa ospatuko da, ‘Aintzinako Periak’ goiburupean. Maiatza helduta eta Artzain Egunaren arrastoak galtzeko denborarik eman gabe, berriro ere aparteko azoka batean murgilduko da Ordizia. Azoka berezia benetan, larunbat eta igandez, hilak 13 eta 14, Ordiziara bisitari ugari ekarriko duena. Ordiziako Plaza Nagusia eta bere inguruak itxuraz aldatuko dira eta Erdi-aroko kutsua izango duen giroa sortuko da, jolas eta kulturako kutsua duen azoka egiteko.
Azken 21 urte hauetan, Napar Bideak-ek, Nafarroako Artisau Elikagai Elkarteak, ofizioetako artisauek, Ordiziako Udalak eta gu bisitatzera etortzen den jendeak Ordizian antolatu dugu gure “Antzinako Azoka”.
Ordizia azokaren erreferente izan da, horrez gain, baserriko produktuaren eta bertako produktuaren erreferente ere izan da.
Ordiziak 1268. urtetik eta lehenago ere mota guztietako merkatariak ikusi ditu bere bideetan barrena igarotzen... artileak, Kantauriko postuak bilatzen baserriko produktuekin batera, gaztak... horrez gain, espezien atea zabaldu zuen Andres de Urdaneta jaiotzen ikusi zuen. Baserriko produktuen asteroko azoka, gazta eta ardoen azoka, Idiazabal gaztaren lehiaketa, gure Antzinako Azoka… horrek guztiak “bertako produktu" deituriko xarma berezia gehitzen dio herri eder honi. Ekoizle, nekazari eta abeltzain gisa apustu bat egin dugu aspalditik eta ilusioz itzuliko gara asteburu honetan zuen herrira.
“60 artisau-postutik gora, Erronkari eta Idiazabal gaztak, hestebeteak, marmeladak, txokolateak... larrua, zeramika, loreak, xaboiak, arropa, ukenduak, artilea, poltsak, urregintza, kandelak, sendabelarrak". Horrekin batera honakoak ere izango dira: haurrentzako tailerrak, zeramika eta landaketari buruzkoak; larrua eta zilarra nola lantzen den erakusteko tailerrak, txikienentzat egurrezko jolasak, txalaparta tailerra, makillajea…, falkoneria erakusketak, forja, beira puztea, ipuin-kontalariak eta kale animazioa Teatrakalacalle taldearen eskutik…)” horretaz guztiaz gozatzeko aukera izango duzu gurekin asteburu honetan zehar.
Kolorea, usaina, musika, dekorazioa… asteburu honetan Ordizia Antzinako jantziaz apainduko da eta ekoizleek eta ofizioetako artisauek zuen herria hartuko dute beraien berrikuntza eta jaki onenak eskaintzeko, beti bezala “ekoizlearen eskutik kontsumitzailearengana iristeko".
Euskal Herriko landa-eremuetako herri txiki eta politetan bizi garen artisauok egiten dizuegu bisita eta maitasunez eta tradizioz egiten dugun gure lana eskaini nahi dizuegu.
Erdi Aroko Azokaren ekintzen baitan, Gure Iragana Elkarteak “Gaueko bisita Villafrancako historiara” ekimena antolatu dute larunbaterako, gaueko 10:00etan. D’Elikatuz gunetik abiatutabisitariak garaiko hiribilduaren testuingurura eramango dute Gure Iragana elkartekoek, Santa Maria eliza erakusle nagusia izanik. Horretarako, elizaren iluntasunaren kutsu misteriotsuaz baliatuko dira garaiko sentsazio eta itxura berreskuratzeko. Egoera horretaz baliatuz, ezezagunak diren hainbat gertakizun historiko eta istorio kontatuko dituzte. Benetan esperientzi zirraragarria eta berria izango da ordiziar eta inguruko herritarrentzat. Hitzordua, larunbatean, gaueko 22:00etan eta aldez aurretik komeni da izena ematea D’Elikatuz gunean ( tno. 943882290), (sarrera 3,00 euro).
ERDI AROKO AZOKA
EGITARAUA
Maiatzak 13, larunbata
11:30 .- Barrena Kultur Etxetik azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, errege segizioa, Urrup Antzerki taldea, Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak
Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.
Goizean eta arratsaldean, eskulan eta zeramika tailerra Nikolas lekuona Plaza mARTa ART eskulanak eta Koki zeramikak zuzenduta.
12:00.- Pilotaleku txikian arku-tiraketa.
12.30: Laguntasuna Errondailaren saioa.
17:30.- .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, errege segizioa, Urrup antzerki taldea, Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak. Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.
18:30tatik aurrera: Beti Argi Banda eta “Larrun-Arri” abesbatzaren saioak.
21:00: Suaren inguruko ipuinak
22:00: D’Elikatuz gunean “Gaueko bisita Villafrancako historiara”, Gure Iragana Elkarteak antolatuta
Igandea, maiatzak 14
11:30 .- Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.
11:30 .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea.
Goizean eta arratsaldean, eskulan eta zeramika tailerra Nikolas lekuona Plaza mARTa ART eskulanak eta Koki zeramikak zuzenduta.
17:30 - Azokako saltokiak zabalduko dira.
20:30: Suaren inguruko ipuinak
Egunero eta ordu desberdinetan, hainbat saio egingo da azokako inguruan: Juglareak, antzerkia, , dantza-taldeak, musikariak, falkoneriaren erakustaldia…
Laguntzaileak: D’Elikatuz, Gure Iragana taldea, Beti Argi Musika Banda, Rondalla Laguntasuna, Ordiziako Arku-tiraketa Taldea, Ordiziako Musika Eskola, Amets Bide eta Urdaneta Dantza Taldeak, “Larrun-Arri” abesbatza, Urrup Antzerki Taldea.