“NIKOLAS LEKUONA” VI. ARGAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA BARRENAN
Inaugurazioa eta sari banaketa: Ostirala, maiatzaren 19a, 19:00h.
Maiatzaren 22tik ekainaren 9ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan “Nikolas Lekuona VI. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa eta sari banaketa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.
Argitaratutako katalogoan Elkarteko lehendakariak, Aitzol Arruabarrenak, horrela aurkeztu du erakusketa:
Heldu gara seigarrenera! Beste urte batez, ORTZADAR ORDIZIA Argazki elkarteak, “Nikolas Lekuona” Argazki lehiaketa nazionala prestatu du. Lehiaketetako eremuan egonkortzen ari den lehiaketa da. Esateko modukoa da aurten parte hartzeko atzerriko lehiakideen eskaerak ere jaso ditugula, baina atsekabe handiz atzera bota behar izan ditugu. Askotan behar adina nabarmentzen ez den lan honi ezin aitortza handiagorik egin!
Datu hotzei begiratuz gero, 80 lehiakide baino gehiagoren 263 lan aurkeztu dira eta aurreko urteko partaidetza modu esanguratsuan igo da. Argazki lehiaketak digitalizatzen dabiltzan aro honetan, paperaren aldeko apustua egitea, erabaki egokia izan da. Hori dela eta, seigarren edizio hau, ezin dugu beste era batean neurtu, positiboki baloratzen dugu. Gure asmoa da argazkiak modu honetan aurkeztearen aldeko apustua egiten jarraitzea eta etorkizun hurbilean sorpresatxoren bat emateko lanean gabiltza.
Beti bezala, katalogoa motz geratu zaigu eta aurkeztutako lanen kalitateak nahi ez genuen aukeraketa bat egitera behartu gaitu. Aktak jasotzen duen moduan, epaimahaiak, eztabaida zabal eta gogor baten ostean sarituak hautatu ditu. Hau bai plazerra, epaimahaikideen lana bertatik bertara ikustea! Guk ikusi ere egiten ez ditugun zenbat puntu eta xehetasun aztertzeko gai diren!
Lerro hauen bitartez irabazleak zoriondu, eta parte-hartzaile guztiak agurtu nahi ditugu. Era berean, lehiaketa hau aurrera ateratzeko laguntzaile izan ditugun instituzio, erakunde laguntzaile eta norbanakoei gure esker ona azaldu nahi diegu, haiek gabe ezinezkoa bailitzateke hau aurrera eramatea. Mila esker denoi.
Amaitzeko, argazkilaritza gustuko duzuen denoi, datorren urteko 6. Edizioan parte hartzera animatzen zaituztegu.
katalagoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN