LAZKAO TXIKI XXVI. BERTSOPAPER LEHIAKETA ABIAN
Uztailaren 1ean bukatzen da lanak aurkezteko epea
Ordiziako Argi Berri elkarteak Ordiziako Udalaren laguntzarekin antolatutako Lazkao Txiki XXVI. Bertsopaper lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu dute dagoeneko. Hiru mailatan banatzen da lehiaketa: gaztetxoena (13 urte arte), gazteena (14-18 urte) eta helduena (18tik gora). Lanak uztailaren 1aren aurretik aurkeztu behar dira, eta sari banaketa ekitaldia Euskal Jaietan izango da, irailaren 10ean.
Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Hiru mailetan bertso idatzien neurria eta doinua librea da, baina gaietan dago aldea. Gaztetxoek "Herriko alkate banintz" 'gaiari buruzko bertsoak jarri beharko dituzte (gutxienez 2 bertso eta gehienez 4), eta beste bi mailetakoentzat gaia librea izango da (gutxienez 8 bertso eta gehienez 12). Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek jasoko dituzte sariak.
Oinarriak ikusteko SAKATU HEMEN